2018ko ekintzailetza datuak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2019ko mar. 30a, 19:59

Ekintzailetza planak, guztira, 51 lanpostu sortu ditu 2018 urtean barrena; 1,4 milioi euroko inbertsioa izan da

Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza Sailak enpresa ideia bat aurkezten duen ekintzaileari asmo hori aurrera eramateko behar duen laguntza guztia ematen dio. Tutoretza pertsonalizatuaren bidez eskaintzen da zerbitzua, eta tutoretza hori arduratzen da enpresa ideia, aldagai garrantzitsuak, arriskuak eta bideragarritasuna lantzeaz, finantzaketa lortzearekin batera.

Ekintzailetza zerbitzuak, 2018. urtean, guztira 48 proiektu aztertu ditu, dagozkien bideragarritasun azterketa sakonak eginda, kasu batzuetan, eta oinarrizko azterketa ekonomiko finantzieroak eginez, beste batzuetan. Aztertutako proiektu horietatik 29 abian dira, beste hainbeste enpresa berri sortuz. Eta, beste hiruk, 2019ko lehen hiruhilekoan, alta emango dute.

Aurten beren enpresa egitasmoa martxan jarri duten ekintzaileen ezaugarriak honakoak dira:

· 29 urtetik hasi, eta 51 urtera arteko adin tartea izan dute, 2018ko ekintzaileen batezbesteko adina 36 urtekoa izanik (iaz baino 4 urte gutxiago). Nabarmentzekoa da, aurten 50 urtetik gorako ekintzaile bakarra izan dela.

· %41,37k goi mailako ikasketak dituzte (lizentziatura eta diplomatura); % 13,8k oinarrizko ikasketak eta. gainontzeko %44,82k. prestakuntza maila ertaina dute.

· Ekintzaile guztiek. aldez aurretik. laneko esperientziaren bat izan dute, gehienek, besterentzako lan eginez. Bi ekintzaileren kasuan, ordea, ez enpresa bat martxan jarri duten lehen aldia izan. Enpresa berri guztiak eskualdeko herriren batean jarri dituzte.

· Jatorriari dagokionez, ekintzaile guztiak Tolosaldeko herriren batean bizi dira, nahiz eta bi atzerritarrak diren jatorriz.

· Enpresa sortu duen talde sustatzailearen sexuari erreparatzen badiogu, aurten emakumezkoak nabarmendu dira, sortutako 29 enpresetatik 16 emakumezkoek sortu baitituzte (%55,17), eta 13 gizonezkoek (%44,82)

29 enpresa proiektu horiek abian jartzea, guztira, 1.413.559,36 eurokoa inbertsioa izan da, eta inbertsio horrek zuzeneko 51 lanpostu barnebildu ditu. Proiektu bakoitzean egindako batezbesteko inbertsioa 48.743,42 eurokoa izan da, eta 1,75 lanpostu sortu dira, batezbeste.

Sortutako enpresa kopurua eta lanpostuak alde batera utzita, 2018. urtean zehar autoenplegurako asmoren bat azaldu duten 168 pertsonaren kontsultak artatu dira zerbitzuan. Datu honi erreparatuz,aipatzekoa da, zerbitzuan artatutako pertsonetatik %17,26k jarri dutela martxan, beren enpresa ekimena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!