Mota guztietako arraza diskriminazioak ezabatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2019ko mar. 17a, 05:58

Tolosaldean egitarau zabala antolatu dute, martxoaren 21ko arrazakeriaren aurkako egunaren harira; hemen egitarau osoa, bilduta.

Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten du Nazio Batuen Erakundeak. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Sharpeville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.

Berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak erabat funtsezkoak dira giza eskubideen nazioarteko arau guztietan. Edozein pertsonak lana bilatu, etxebizitza lortu edota espazio publiko zein pribatu batera gerturatzen denean paira ditzakeen diskriminazio egoerak, aurreikusi eta borrokatu egin behar dir, eta neurriak hartzea ezinbestekoa da, elkarbizitza sustatu eta herritarren arteko tentsioei irtenbide baketsua emateko.

Zentzu horretan, ondorengo ekintzen bidez herritarren gogoeta kritikoa sustatzea da gure helburua, Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren, eta Martxoak 21 arrazismoaren aurkako eguna oinarri izanik.

JARDUERAK

Ari gaitun. Tolosaldeko emakume anitzen argazki erakusketa martxoaren 4tik 15era Anoetako udal liburutegian.

Tolosako Jabetze Eskola. Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailaren eta Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin bi tailer antolatu dira:

- Bideo parte hartzaile tailerra. Jatorri ezberdinetako emakumeei zuzenduta. Dinamizatzailea Maria Aizpuru Ayerbe izango da. Martxoak 16, 23 eta 30 (larunbatak) eta apirileko larunbatak (20a izan ezik). Tolosako kultur etxean, 10:00etatik 13:00era.

- Guretzako. Jatorri ezberdinetako emakumeentzako gunea eratzeko saio informatiboak. Martxoak 16, apirilak 13 eta ekainak 15. Tolosako kultur etxean, 10:00etatik 12:00etara. Aurretik izena eman behar da: 646 05 70 80 edo migrazioa@tolosaldea.eus.

Anoetako emakumeok kontu kontari. Dinamizatzailea Txelo Berra Mur izango da. Martxoaren 28an, 15:00etatik 17:00etara, Anoetako Udal Liburutegian. Parte hartzea baieztatzeko: kultura@anoeta.eus.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!