Tolosaldean, energia subirotasunera bidean, biomasaren aukera energetikoaren inguruan hausnarketa bultzatu nahi dugu. Eskualdean, Europa iparraldeko beste herrialdeetan ez bezala, erabiltzen den energia iturrietatik %2 besterik ez dira berriztagarriak, eta %0,3 bakarrik biomasa. Europako 2020 estrategiak 2020.urterako %20ko energia berriztagarria sortzearen konpromisoa eskatzen die herrialdeei. Kontuak atera. Energia hidroelektrikoaren ondoren, sortzen den bigarren energia berriztagarria da biomasa, baina, hala ere, oso bazterreko energia izaten jarraitzen du.
Gure basoetan grabatutako spot honetan, biomasaren aukera erreala dela ikusarazi nahi diegu herritarrei. Eta erakunde publikoei. Haiek baitira eredu, trakzio lanean. HAZIk egindako ikerketa baten arabera, eskualdeko baso publikoek ahalmena baitute, Tolosaldeko eraikin publikoetan kontsumitzen den biomasa emateko.
Biomasa ez da alternatiba bakarra, gure eskualdean erregai fosilak baztertzeko, baina, giltzarri izan daiteke, subiranotasun energetikora bidean, beste energia berriztagarriekin batera; eta ez da nahikoa etekin ateratzen gure basoetatik. Hori jarri nahi du mahai gainean spot honek. Bertako baliabide berriztagarriak aztertzea eta horiei balioa ematea da PIZTU Tolosaldea energia planaren helburu nagusietako bat; tartean da biomasa tartean. Baina ez hori bakarrik, biomasaren inguruko hausnarketak etorkizuneko basogintzaren inguruko hausnarketa baitakar, ezinbestean. Gure basoek kudeaketa bat eskatzen dute, ezinbestean.
Energia subiranotasunera bidean, biomasaren aukera aztertzearen eta sustatzearen alde dauden Tolosaldeko herritarrak gonbidatu nahi ditugu, www.etorkizunekoenergia.eus webgunean sartu, eta prozesu honi atxikimendua ematera.
Biomasa ere etorkizuneko energia baita.