'13+1 Migrazio eta zaintzen bideak' erakusketaren irekiera, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko abe. 14a, 11:36

13 +1 Migrazio eta zainketen bideak izeneko argazki erakusketa ikusgai egongo da Tolosako Aranburu jauregian, gaurtik hasi eta urtarrilaren 15era bitartean.

Katia Henriquez Dominguez argazkilari eta ekonomialari feministak eginda. Jarduera Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailetik antolatu da; Tolosako eta Getxoko Udalaren finantzazioa du eta Zurrumurruen Aurkako Sarearen, Bidez Bide elkartearen, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa.

Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei buruzko solasaldia izango da, gaur, Migrazio eta zainketen bideak 13+1 izeneko argazki erakusketari irekiera emateko Aranburu jauregian. 18:00etan hasiko den ekitaldian hurrengoek hartuko dute parte: Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko dituena; Katia Henriquez Dominguez eta Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzaileak.

Argazki-antropologiari buruzko proiektua da erakusketa, Getxon lekukotutako eta zainketa-arloan diharduten emakume migratuen historiatan oinarrituta. Erakusketan askotariko emakumeak ikus daitezke, toki eta kultura desberdinketakoak, ama-hizkuntza, adin, ibilbide eta esperientzia ezberdinetakoak, beren kultur ekarpenekin gizartea aberasten dutenak. Argazkilariak emakume horiek euskal gizarte garaikidean duten zeregina ikusgai egin, zabaldu eta horrekiko sentikortu nahi du.

Aldi berean, hilaren 15ean Zaintzaileak Zainduz tailerra Bidez Bide elkartearen eskutik garatuko da Tolosan. Tailerrera apuntatzeko mesedez aldez aurretik asistentzia konfirmatu behar da Tolosaldea Garatzenera deituz 943 654 501 (6) edota migrazioa@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatziz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!