Tolosako Udalak, eskualdeko udal guztien izenean, eta Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean, eta Lanbideren finantziazioarekin martxan jarritako Eskualdeko Enplegu Programaren barruan, Tolosaldeko bosgarren Enplegunea egingo da azaroan. Honako hau azaroaren 15ean gauzatuko da Lehiberri zentroan. Bertan aurrez aurre jarriko dira langile berriak kontratu nahi dituzten eskualdeko enpresak eta lan bila dabiltzan Tolosaldeko herritarrak.
Enplegunearen helburua izango da 80 langabetutik gora lan merkatuan sartzea. Hori dela eta, egitasmoaz herritarrei zuzenean informatzeko hainbat saio informatibo antolatu dira. Bertan prozesuaren eta lanpostuen inguruko azalpenak emango dira. Bertaratzen direnak lanpostuak banan banan ezagutzeko aukera izateaz gain horietan izena emateko aukera izango dute.
Informazio saioak Lehiberri zentroan egun hauetan izan dira: Kontratazioak Enplegunea burutzen denetik abenduaren 31 baino lehen egin beharko dira eta sei hilabeteko iraupena izango dute gutxienez, laguntza jaso dutenak. Bestalde, lanaldi osokoak izango dira kontratuak.
PROSPEKZIO LANA
Tolosaldea Garatzenek egin du prospekzioa, hau da, programan parte hartzeko interesa izan zezaketen enpresak bilatzen aritu da. Tolosaldean kokatuta dauden enpresak dute lehentasuna programan eta honakoei kontratuen kostuaren (gizarte segurantza eta soldata) %75 arte finantzatuko zaie (gehienez 6.000 euroko laguntza izango da). Honetaz gain, aipatzeko da ere, kontratuak enpresarentzat enplegu sorrera garbia suposatuko duela, eta horrela egiaztatu beharko dutela dagokion tokian.
LANPOSTUA |
KOPURUA |
HERRIA |
Euskaltel enpresako gestorea |
8 |
Abaltzisketa |
Teleoperadorea (galegoarekin) |
2 |
Abaltzisketa |
Fibra saltzailea |
3 |
Abaltzisketa |
Saltzailea |
3 |
Abaltzisketa |
Teleoperadorea (ingelera-euskara-gaztelania) |
2 |
Abaltzisketa |
Teleoperadorea (katalana-gaztelania) |
2 |
Abaltzisketa |
Kotxeen mekanikaria |
1 |
Alegia |
Administraria |
1 |
Alegia |
Baserriko lanak |
1 |
Altzo |
Sukaldaria |
1 |
Altzo |
Mendi bazterren garbiketa |
4 |
Alkiza |
Atzerako hondeamakina (retroexcavadora) |
1 |
Alkiza |
Sukaldaria |
1 |
Baliarrain |
Saltzailea |
1 |
Donostia |
Komunikazio digitala |
1 |
Ibarra |
Fabrikazio mekanikorako diseinua |
1 |
Ibarra |
Esportazio departamentua |
1 |
Ibarra |
Mekanizatua-soldadura-muntaketa |
1 |
Ibarra |
Instalatzaile-mantentzea (hotz-beroa) |
1 |
Ibarra |
Iturgina-peoia |
1 |
Ibarra |
Kalitate teknikaria |
1 |
Ibarra |
Pieza metalikoen pintaketa |
1 |
Ibarra |
Harrera eta administrari lanak |
1 |
Ibarra |
Elikadura peoia |
1 |
Ikaztegieta |
Ibilgailuen mekanikaria |
1 |
Irura |
Mekanikaria |
1 |
Irura |
Saltzailea |
1 |
Tolosa |
Delineantea |
1 |
Tolosa |
Zerbitzaria |
2 |
Tolosa |
Sukaldaria |
2 |
Tolosa |
Ile-apaintzailea |
1 |
Tolosa |
Kodifikatzailea |
2 |
Tolosa |
Komertziala |
3 |
Tolosa |
Pedagogian lizentziaduna-hezitzailea |
1 |
Tolosa |
Saltzailea diseinu grafikoarekin |
1 |
Tolosa |
Sukaldaria |
1 |
Tolosa |
Saltzailea |
1 |
Tolosa |
Bideo errealizadorea |
1 |
Tolosa |
Biltegizaina |
1 |
Villabona |
Saltzailea |
1 |
Villabona |
Tornularia (kontrol numerikoa) |
1 |
Zizurkil |