Kontrataziorako diru-laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko urriaren 30a

Tolosaldea Garatzen Garapen Agentziak Tolosako Udalarekin elkarlanean LANBIDE- Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzaturiko Eskualdeko Enplegu Plana kudeatuko du 2018an Tolosaldean.

Eskualdeko enpresei laguntza ekonomikoa ematea du helburu plan honek, lanik gabe egon eta Lanbiden izena emanda dauden pertsonak kontratatzeko orduan erraztasunak izateko.

Diru-laguntzaren ezaugarriak

  • Hileko 1.000€ lanpostuko
  • Gehienez 6 hileko iraupenarekin (Gehienez 6.000€ko dirulaguntza)
  • Gehienez kontratazioaren kostuaren %75a subentzionatuko du
  • Tolosaldeko pertsonen kontratazioek lehentasuna izango dute

Enpresarentzako baldintzak

  • Eskaera egiteko azken eguna: 2018ko urriaren 28a
  • Kontratazioak enpresarentzako lan sorkuntza garbia suposatu behar du kontratua egin baino 3 hilabete aurretik

Kontratuaren baldintzak

  • Kontrataziorako azken eguna: 2018ko abenduaren 31a
  • Gutxienez 6 hileko iraupenekoa
  • Lanaldi osoko kontratua

Hautagaien azken aukeraketa Lehiberri Zentroan ospatuko den Enplegune enplegu azokan izango da.

Informazio gehiago edota izena emateko

lehiberri@tolosaldea.eus / Telefonoa 943654501 Luz. 2

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!