Tolosaldeko IKT Astearen 10. edizioa urriaren 22tik 26ra

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko urr. 19a, 11:31

2009az geroztik udazkenero ospatu ohi den bezala, aurtengoan ere IKT Astea ospatuko da datorren astean zehar. Informazio eta Komunikazio Teknologiek duten eragina, bai lan munduan bai bizitza pribatuan ere gero eta nabariagoa dela kontuan izanda, talde desberdinei zuzendutako prestakuntza saioek osatzen dute IKT Astearen edukia.

Apattaerreka industriagunean kokatuta dagoen LEHIBERRI Zentroan, goizeko ordutegian antolatutako saioak, batik bat industria sektoreari interesa lekizkioke, aldiz eguerdiko ordutegian Tolosako erdigunean kokatutako Oriaburu eraikineko saioak, bertako dendariei bideratuak dira. Arratsaldero, kokagune berean, gai hauen inguruko jakin nahia duen orori bideratutako 4 sesio ospatuko dira, astelehenetik ostegunera bitartean.

Kurtso guztiak doakoak dira, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Informazio gehiago lortu eta izen ematea, www.lehiberri.eus edota Tolosaldea Garatzeneko, 943 654501 telefono zenbaki bitartez egin liteke.

Zibersegurtasuna: aurreikuspen eta erantzuna eraso digitalen aurrean

Enpresa txiki eta ertain askorentzat zibersegurtasuna buruhauste bat izaten hasi da. Jardunaldi honetan mehatxu honen arrisku nagusiak eta honen aurrean har daitezkeen neurriak zein diren aztertuko dugu. (Astelehen goiza).

Baliatu zure enpresako datuak erabakiak hartzerako orduan

Tailer honetan zure enpresako eguneroko egitekoak automatizatzen, neurtzen eta optimizatzen ikasiko duzu erabiltzen errazak diren tresna batzuei esker. Kasu bakoitzak bere benetako aplikazioa izango du jardunaldi barruan. (Astearte goiza).

Plan digitala: nola integratu estrategia digitala enpresa industrialen plan komertzial tradizionaletan

Ikasi marketin estrategia bat garatzen zure enpresan. Tailer honetan SEO nahiz sare sozialak modu praktiko batean eta adibideen bidez lantzen ikasiko duzu. (Asteazken eta ostegun goiza).

RGDP: ezustekoak ekidin datuen babeserako lege berriarekin

Datuak enpresa barruan egon daitezkeen aktibo garrantzitsuenetakoak dira. Jardunaldi honetan metatutako informazioa nola babestu eta datuen babeserako lege berria nola bete ikusiko dugu. (Ostiral goiza).

Komertziorako marketin digitala

Bi orduko lau jardunaldiren bitartez, komertzioetara zuzendutako marketin digitalaren hainbat arlo landuko ditugu. Tailer hauek %100 praktikoak izango dira, eta sare sozialei eta posizionamenduari buruz hitz egingo da (saioetara telefono mugikorra eramatea komenigarria izango da. (Astelehenetik ostegunera, eguerditan).

WIFI guneetako segurtasuna

Jardunaldi honetan WIFI sareetan hartu beharreko neurriei buruz hitz egingo dugu. Bakoitzaren WIFI sarea nola konfiguratu eta beste sare ezezagunetara nola konektatu azalduko da. (Astelehen arratsaldea).

Etorkizuna iritsi da: dronak eta tresna teknologiko berriak

Teknologia abiadura bizian doa aurrera, orain dela urte batzuk ezinezko zirudiena gaur egun edozeinen esku dago. Jardunaldi honetan tresna eta gailu teknologiko ezberdinak ikusiko ditugu. Burbuila edo errealitatea? (Astearte arratsaldea).

'Online' salmenta: nahi ez duzuna saltzeko aukera

Bigarren eskuko online salmentak gure artean geratzeko iritsi dira. Behar ez duguna saltzeko aukera ematen digute. Tailer honetan hauen truke dirua lortzeko plataforma eta baliabide ezberdinak ikusiko ditugu. (Asteazken arratsaldea).

Internet lana aurkitzeko

Lana aurkitzeko Internet beharrezkoa da. Jardunaldi honetan denon eskura dauden online tresna eta baliabide nagusiak ikusiko ditugu. (Ostegun arratsaldea).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!