Ingeles, frantses eta alemaneko formazio saioak Lehiberrin

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko urriaren 9a

LEHIBERRIk, negozioetan erabiltzen diren ingeles, frantses eta alemaneko 3 formakuntza antolatu ditu Tolosaldeko enpresari eta profesionalentzat, euren hitzezko hizkuntza maila hobetzeko helburuarekin.

Urrian martxan jarri eta abendura arte luzatuko diren kurtso hauek, guztiz praktikoak eta ahozkoak izango dira, eta parte-hartzaileentzat plazak mugatuak daude.

Klaseak eguerdi-arratsaldeko ordutegian izango dira eta ondorengo eran banatuak egongo dira:

Asteartea
13:00-15:00 Frantsesa (Maila ertaina)
Asteazkena
13:00-15:00 Ingelesa (Maila altua)
Osteguna
13:00-15:00 Alemana (Maila ertaina)

Izen emateko azken eguna
Urriaren 10a

Hasiera datak

Frantsesa: Urriaren 16a. Guztira 10 aste.
Ingelesa: Urriaren 17a. Guztira 10 aste.
Alemana: Urriaren 18a. Guztira 10 aste.

Programarako matrikula

Lehiberrira atxikitutako enpresak: 200 € (BEZ barne)
Lehiberrira ez atxikitutako enpresak: 400 € (BEZ barne)

Lekua

Lehiberri Zentroa, Apattaerreka industrialdea, Tolosa

Izena ematea

943654501(2.Ext) /
lehiberri@tolosaldea.eus

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!