Udal izapideak
Jarduera-lizentzia
Jarduera-lizentzia hainbat jarduera ezartzeko nahitaez bete behar diren baldintzetako bat da, ordenantzek ahalbidetzen dituzten jarduerak ongi erabiltzen ote diren kontrolatzeko helburua du, baita hainbat kokapenetan garatzea, ingurumen-inpaktua gutxitzea eta hirugarrenei kalterik ez egitea ere.
Hiru lizentzia-kategoria ezartzen dira, kokatuta dauden ingurumen-ingurunean eta/edo giza osasunean izan dezaketen eraginaren arabera: Jarduera sailkatuak, Salbuetsitako jarduerak eta Salbuetsitako jarduera sinplifikatuak.
Obrak egiteko baimenak
Dagokion Udalean eskatu behar da jarduera gauzatuko den lokalean obrak egiteko. Bi lizentzia mota daude: alde batetik, obra handiena, nahitaezkoa eraikuntza berriko obrak, birgaikuntzak eta nolabaiteko garrantzia duten konponketak egiteko, eta, beste tik, obra txikiena, garrantzi txikiko obrei aplika dakiekeena.
Irekitzeko baimena
Izapide honen bitartez udalari gure enpresa jarduera ekiteko baimena eskatzen diogu. Gauza da jarduerarako erabiliko dugun lokala baldintza egokietan egotea eta, hala badagokio, hirigintzako arauak betetzea.
Udal-tasak
Udalaren tasen alta: zaborra, bide publikoan terrazak jartzea, etab.
Foru ogasuneko izapideak
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga
Zerga honek enpresa, lanbide edo arte jarduerak zergapetzen ditu. Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:
Foru zerga bat da, baina biltzeko eskumena udalerri batzuei transferi tua dago.
Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea, dagokion kuota udalekoa denean udaletxean egingo da; aitzitik, kuota probintziakoa edo estatukoa bada, Foru Ogasunean egingo da. Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren epigrafe gehienak udal-kuotarekin lotuta daude.
BEZaren alta
Aukeratutako jarduera motaren eta sozietate-formaren arabera (pertsona fisikoa edo juridikoa) dagokion BEZko Erregimeneko alta.
Ekonomia jardueretako etekin zehazteko metodoa hautatzea
Zenbait ekonomia jarduerek PFEZean beren jardueraren etekina kalkulatze ko metodoa hautatzeko aukera dute. Bi metodo dituzte aukeran: zenbatespen objektiboa eta zuzeneko zenbatespena. Izapide hori honako hauei baizik ezin zaie aplikatu: pertsona fisikoei, sozietate zibilei, eta ondasun erkidegoei, aukera hori ematen duten Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren epigrafeetan jasota daudenei.
Gizarte segurantza eta lan izapideak
Gizarte Segurantzan enpresa erregistratzea
Kotizazio kontuaren kodea lortzeko aukera ematen digu, Gizarte Segurantzarekin izango dugun erlazioan gure enpresa identifikatuko duen zenbakia, alegia. Nahitaezkoa da, bere jarduerei ekin bai no lehen kontratazioak egingo dituen enpresaburu ororentzat. Lan Istripuen eta Gaixotasunen Mutualitatean ere alta egin behar da.
Bazkide langileei dagokien Gizarte Segurantzako Erregimenean alta
Hori zehazteko, besteak beste, honakoak hartuko dira kontuan: sozietate mota, bazkide bakoitzak sozietatean duen kontrol eraginkorra, jarduera mota, bazkideen arteko ahaidetasun maila, kooperatiben kasuan estatutuetako xedapenak, eta abar.
Erregimen Orokorreko alta
Soldatapeko langileentzako Gizarte Segurantzaren Erregimena da. Afiliatzea eta eskaera lan erlazioa hasi eta zazpi eguneko epean egin behar dira.
Lan zentroa ireki denaren jakinarazpena
Langileak kontratatzen baditu, izapide hori derrigorrean egin behar du enpresak. Eusko Jaurlaritzaren Laneko Lurralde Ordezkaritzan egingo da izapide hori, lan-jarduera hasi baino lehen.
Bisita liburua
Liburu hori gure sozietate helbidera datorren edozein laneko ikuskatzailerentzat eskuragarri egongo da.