Negozio bat sortzeko 10 aholku

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko uzt. 23a, 09:33

Ekintzaile izatea ez da erraza, negozio ideia ondo egituratu bat izatetik abiatuta, ekintzaileak bere-bereak dituen ezaugarriak (nekaezina, langilea, ausardia, motibazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna,…) izan behar ditu. Osagai horiek badituzu, ona hemen Tolosaldea Garatzenek, negozioak arrakastaz sortzeko ematen dizkizun zenbait aholku.

1. BILATU MOTIBAZIOA

Aurkitu dirua ez den motibazioa bat. Pentsatu zergatik sortu nahi duzun, benetan, zure negozioa, bidea ez da erraza eta. Denbora asko emango duzu eta ahalegin handia egin beharko duzu; beraz, garrantzitsua da egin behar duzun horretarako grina izatea.

2. AURKITU NEGOZIO-IDEIA

Saiatu kontsumitzaile edo erabiltzaileen premiak betetzen dituzten irtenbideak ematen. Pentsatu, halaber, gizarte-ekonomian oinarrituriko negozioetan. Ibilgailua konpartitzea eta etxea alokatzea, adibidez, arrakasta handia izan duten negozio-eredu berriak dira.

3. DISEINATU ZURE NEGOZIO-EREDUA

Canvas eredua edo negozio plan ereduak erabil ditzakezu merkatu-segmentua, zure balio-proposamena, merkaturatze bideak, bezeroekiko harremana eta diru-iturriak aztertzeko; baita giltza diren lotura eta baliabideak, jarduerak eta kostuen egitura aztertzeko ere.

4. PLANIFIKATU NEGOZIOA

Entzun adituen aholkuak. Enpresak martxan jartzeko programa ugari daude eta horien artean Tolosaldea Garatzenek eskaintzen duena. 20 urte baino gehiago daramatza autoenplegu proiektuei aholkularitza eskaintzen. Ekintzailetza sailaren funtzioa negozio-ideiak babestea eta prozesu guztian ekintzailearen ondoan egotea, bai martxan jartzerakoan, finantziazioa eta negozioa hornitzeko erraztasunak bilatzeko, bai martxan dagoenean.

5. PROBATU PRODUKTU EDO ZERBITZUAK

Ez gastatu diru gehiegi zure produktu edo zerbitzuak hobetzen. Saiatu merkatuan produktu edo zerbitzuaren oinarrizko bertsio bat jartzen, eta moldatu erabiltzaile edo bezeroen premien arabera. Haiek lagunduko dizute ondoen.

6. BILATU FINANTZIAZIOA

Askotariko aukerak dituzu. Ekintzaile proiektuak finantzatzeko hitzarmen desberdinak ditu Tolosaldea Garatzenek erakunde finantzieroekin. Gaur egun bankuak dira finantziazioiturri nagusiak. Zehazki, iaz bankuei kreditua eskatu zieten ekintzaile gehienek lortu zuten beharrezko finantzaketa.
 

7. SUSTATU NEGOZIOA

Aurreko pausoak eman badituzu, gogoratu marketin-kanpaina on bat egitea oso garrantzitsua dela. Gaur egun ez da diru asko behar erabiltzaileengana heltzeko, baina estrategiak ona izan behar du. Sare sozialak zure produktu eta zerbitzuen bozgorailu garrantzitsuak dira. Marketin-kanpainak produktu edo zerbitzua salgai jarri baino lehen jartzen dira martxan, ez salgai jarri ondoren. Ikusmina sortzea lortu behar duzu.

8. JARRI PAZIENTZIA MARTXAN

Hori funtsezkoa da. Seguru asko, diru-sarrerak lortu arte denbora asko pasako da. Negozio-planean kontuan hartu behar duzu aldi batean inbertsio baino itzulkin gehiago izango duzula, eta aldi horrek zentzuzkoa izan behar du, errealista. Beraz, aztertu ongi zer baliabide dituzun.
 

9. BERRITU

Inbertitu berrikuntzan. Sortu berria izateak ez du esan nahi berritu behar ez duzunik. Arrakastaren gakoetariko bat da.

10. HAZI ETA ZABALDU

Bilatu merkatu berriak, aztertu nola hazi. Goraka ari den enpresa sortu berri bat baduzu, merkatu berrietara heltzea izango da zure helburu nagusia. Eta gogoratu lehiatzeko gaitasuna dela hazteko giltza.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!