Gertuko harremana mantenduz

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko uzt. 6a, 14:42

Pasa den ekainaren 29an, Lehiberri Forora atxikita dauden enpresetako kideen networking saioa egin berri da, Bidania-Goiatzeko Urdapilleta baserrian.

Enpresetako kideez gain, Tolosaldea Garatzeneko Lehendakari eta Tolosako alkate den Olatz Peon anderea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua, Ainhoa Aizpuru anderea, Tolosaldea Lanbide Heziketa zentroko ordezkariak, eta garapen agentziako enpresa saileko teknikariak bildu ziren.

Tolosaldea Garatzenek, doako zerbitzuak eskaintzen ditu eskualdeko industri sarearentzat, baino haratago, gertuagoko harremana mantentzen du Lehiberri Forora atxikita dauden enpresekin. Gaur egun 60 enpresa dira atxikita dauden enpresak.

Tolosaldea Garatzenen enpresa sailaren helburu nagusiena, enpresen lehiakortasunean enpresei laguntza bideratzea da, nazioartekotze, dibertsifikazio, kudeaketa eta IKTn prestakuntzan eta enpresen arteko lankidetza alorrean. Azken alor hau da, Lehiberri Forotik gehien lantzen den ildoa, izan ere honetarako beharrezko da gertutasun eta konfiantza inguruneak sortu eta jorratzea.

Izan ere eskualdeko enpleguaren %30,4a eta balio erantsi gordinaren %41,2a industri sektoreak sortzen ditu. Guztira eskualdean 482 ekoizpen industrialeko establezimendu daude, hortik sektore honen garrantzia eskualdeko ekonomian.

Lehiberri Foroaren funtzionamendu eta atxikipenetarako informazio gehiagorako kontaktuak lehiberri@tolosaldea.eus eta 943 65 45 01 telefono zenbakia dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!