Enpresen sareko lehiakortasuna handitzeko, tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko eka. 5a, 15:37

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik bere ardatz estrategikoetako batean, formakuntzan, Tolosaldeko enpresentzako Kudeaketa Eskola bat sortu du, zonaldeko industria sareko lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Tailer honek enpresa interneten modu efizientean promozionatzea du helburu, interneten ezagun eginez, bezero gehiagora iritsiz edo promozio kanpainak diseinatuz.

Horrela, enpresak helburu batzuk betetzea bilatzen da:

  • Posizionamendu birtualarekin ikusgarritasun gehiago lortzeko, sarean presentzia izan eta bezeroari negozioa aurkitze prozesua errazteko.
  • Bezero gehiago lortzea, negozioaren sareko promozio aktiboarekin, bezero berriak erakarriz eta salmentak eraginez.
  • Aurrezte gehiago denboran eta kostuan, lainoko biltegiratzearekin erlazioak errazteko (online eta taldeko lana) eta denbora eta kostu murrizketekin.
  • Salmenta gehiago, marketing online bidez, bezeroen fidelizazioa bilatuz.

Eguna: Ekainaren 12a, asteartea

Ordua: 10.00-14.00

Hizlaria: Inplantalaria

Lekua: LEHIBERRI Zentroa, Apatta-erreka Industrigunea 1, Tolosa

Izena emateko azken eguna: Ekainaren 8a

LEHIBERRI ZENTROra atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Parte hartzea sarrera-hurrenkeraren araberakoa izango da. Printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bat onartuko da, partaide kopurua mugatua baita.

Izen ematea egiteko edo informazio gehiagorako, 943654501 telefonora deitu (Luz. 2) edo lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!