Enpresentzako diru laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko mai. 25a, 14:16

Eusko Jaurlaritzak SPRI sozietate publikoaren bitartez kudeatzen dituen enpresen garapen eta lehiakortasunaren hobekuntzarako deialdiak argitaratzen hasiak dira, eta beste batzuk aldiz hurrengo asteotan argitaratuko dira.

Ondorengo lerroetan gaur artean aurreikusten diren deialdi nagusienen inguruko xehetasun nagusienak aipatzen dira. Informazio gehiagorako Bilbon egoitza duen sozietateren webgunera edota Lehiberri, Tolosaldea Garatzeneko enpresa sailera jo dezakete interesdunek (lehiberri@tolosaldea.eus, edo 943 65 45 01 telefono zenbakian).

Infomazioaren gizartea

Industria digitala: elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak enpresetan txertatzeko laguntzak. Industri manufakturan diharduten ETEentzat Enpresa Txiki eta Ertainentzat. Deialdia irekitzekotan.

Zibersegurtasun industriala: ziber erasoen aurkako sistemen enpresetarako integrazioa. Industri manufakturan diharduten enpresentzat. Deialdia irekitzekotan.

Basque Industry 4.0: fabrikazio aurreratu arloaren barne, elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak hornitzaile teknologikoetatik, enpresetara transferitzeko proiektuak. Industri manufakturan diharduten enpresentzat. Deialdia, ekainaren 29a bitartean zabalik.

Berrikuntza

Lehiabide: produktu, prozesu, merkatu edota antolakuntzan berrikuntza proiektuak abian jartzeko proiektuak. Enpresa txiki, ertain eta handientzat. Deialdia, irailaren 27a arte zabalik.

Kudeabide: Euskalit erakundeak sustatutako Kudeaketa Aurreratuko Ereduko ekintzetan oinarritutako, enpresa kudeaketaren hobekuntzara bideratutako proiektuak. Enpresa txiki, ertain eta handientzat. Deialdia, irailaren 27a arte zabalik.

Pertsonak: enpresetan, kudeaketa arloan, emaitzetan edota antolakuntza ereduetan, pertsonen parte hartzea bultzatzeko proiektuak. Enpresa txiki, ertain eta handientzat. Deialdia, irailaren 27a arte zabalik.

Inbertsioa

Gauzatu Industria: oinarri berritzailea edota teknologikoa duten enpresa txiki eta ertainen sorkuntza eta garapenera bideratutako inbertsio proiektuak. Deialdia irekitzekotan.

Diru laguntza programa hauetaz gain, SPRI sozietate publikoak, doako aholkularitza zerbitzuak ere eskaintzen ditu enpresentzat:

Mikroenpresa Digitala Inplantalariak deritzon programaren bitartez, eraldaketa digitalera bideratutako aholkularitza eskaintzen die, hamar langiletik berako enpresei. Bestalde, zerga sistemaren hobarietara bideratutako I+G proiektuen kalifikazio tekniko txostenak egiten dizkie baita enpresei ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!