Familia turismoaren proiektua, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko api. 27a, 12:41

Euskadi Familia Turismoa proiektuak bere barruan hartzen ditu Euskadi Familia Turismoaren alorrean erreferente bilakatu nahi dituzten enpresak. Haurrekin Euskadira bidaiatzea erabakitzen duten familien beharrizanak betetzeko ezarritako betebehar guztiak bermatzen dituelarik.

Proiektuan sartu ahal izateko, ordea, ekipamenduak eta instalazioak, zerbitzuak eta jarduerak, eta estrategia eta gestioa aztertzen dira.

Dagoeneko hainbat enpresek izena emana dute produktu honetan interesaturik, eta Tolosaldea bereziki publiko honentzako erakargarria izan daitekeela uste dugu. Topic zentroa eta Txindokiko Itzala, bereziki haurrei begira landutako produktuak dira eta segmentu honetan desberdintzeko aukerak ditugula uste dugu. Baliabide hauetaz gain, jatetxe, sagardotegi eta lotokiek ere parte hartu dute eta proiektuarekin hasi berriak bagara ere, ez dugu uste atxikitze prozesua gainditu eta Family Friendly establezimendu bilakatzeko arazorik izango dutenik. Prozesua gaindituta, Familia Turismoaren Euskadiko marketin kanpainetako parte izango dira Tolosaldeko establezimendu hauek.

Basquetourrek martxan jarritako proiektua da, eta Tolosaldea Garatzeneko Turismo sailetik eskualdean inplantazioa egiten hasiak gara.

Zein onura lortzen ditut?

Aholkularitza: Familia Turismoari zuzendutako nire produktuetan euskarri teknikoa izatea.

Desberdintzea: Proiektu honetan parte hartzen ez duten enpresengandik bereiztea.

Egokitzapenerako laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo Sailak Euskadi Familia Turismora egokitzeko eskaintzen dituen laguntzak lortzeko aukera izatea.

Marketing eta sustapen akzioak: Eusko Jaurlaritzak Familia Turismoari loturik argitaratzen dituen euskarri on eta off line, azoka, ekitaldi eta komunikazio kanpaina guztietan promozioa izatea.

Lehiakortasuna eta espezializazioa: Familia Turismoari loturiko beste agente batzuekin erlazionatzea, elkarlanean eta modu espezializatuan produktu ezberdinak modu konpetitiboagoan sustatzeko asmoz. Formakuntza espezializatua.

Inteligentzia lehiakorra: Eskariari buruzko txosten eta datuak izateko. Aurrerantzean nire enpresaren produktu eta zerbitzuei buruz hartu behar ditudan erabakietan laguntzeko.

Zein konpromiso hartzen ditut?

Zehaztutako daten barruan instalazioei, zerbitzuei, produktuei, gestioei eta bezero harrerei lotutako betebeharrak betetzea.

Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako akzioetan kolaboratzea eta parte hartzea, eta Euskadin Familia Turismoa indartzea eta komunitatea sortzea.

 

Nork parte hartzen du Euskadi Familia Turismoa proiektuaren barruan?

Proiektuaren kalitatea bermatzeko, eragile parte hartzaile guztiek, Euskadi Familia Turismoa exijentzia eta konpromiso kriterioetan oinarritutako komunitate bezala ulertzen dute. Euskadiko txoko guztietako tipologia ezberdinetan multzokatzen diren Familia Turismoari zuzendutako eskaintza turistikoa elkartzen duen proiektu da.

Hotelak, landa turismoak, bed&breakfast, apartamentuak, kanpinak...

Jatetxeak, sagardotegiak, upategiak, erretegiak, pintxo tabernak...

Museoak, interpretazio zentroak, jarduera turistikoak eskaintzen dituzten enpresak, garraio enpresak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!