Lehiberri zentroko enpresa haztegiak, hazten

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko martxoaren 23a

Lehiberri zentroak ekintzaile berrien esku jartzen ditu hamar haztegi beraien enpresa egitasmoak kokatzeko. Haztegi hauek oinarrizko baliabide material eta zerbitzu komunez hornituta daude, ekintzaile berrien egitasmoak bertan kokatu ahal izateko hasierako hiru urteetan.

Haztegi hauen helburu nagusienak enpresa berrien sorrera eta kokapena erraztea dira, lanpostu berrien sorrera, azpiegitura fisiko baten eskaintza, eta, azken finean, enpresaren lehiakortasun aukerak handiagotzea dira.

Haztegi bakoitza bi lanposturako egokitutako bulego bat da. Horrez gain, haztegietako erabiltzaileentzat eskuragarri daude bi bilera-gela, bezero, hornitzaile zein kolaboratzaile desberdinekin lan bilerak egiteko. Halaber, haztegi bakoitzak sarbide independentea eta pertsonalizatua dauka eguneko 24 ordutan, norbanako txartel magnetiko bitartez.

Era berean, alokairu hitzarmenak ondoko zutabean zerrendatutako zerbitzuak ahalbideratzen dizkio dohainik pertsona ekintzaileari.

Hiru urtez egoteko aukera

Ekintzaile berriek haztegi hauen erabileragatik ordaintzen duten alokairua hobaritua da (100 euro/hilean) eta bertan hiru urtez egon daitezke gehienez, kontratua urtez urte berriztatzen delarik.

Enpresa edota jarduera ekonomiko bat sortzear bazaude, edota azkeneko 12 hilabeteetan sortu baduzu, jarri harremanetan TOLOSALDEA GARATZEN-ekin (zubeldia@tolosaldea.eus), haztegietan kokatzeko dagoen aukera ezagutzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!