Martxoak 21, mota guztietako arraza diskrimizazioak ezabatzeko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko martxoaren 9a

Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Sharpeville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.

Berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak erabat funtsezkoa dira, giza eskubideen nazioarteko arau guztietan. Edozein pertsonak lana bilatu, etxebizitza lortu edota espazio publiko zein pribatu batera gerturatzen denean pairatu ditzakeen, diskriminazio egoerak, aurreikusi, borrokatu eta neurriak hartzea ezinbestekoa da, elkarbizitza sustatu eta herritarren arteko tentsioei irtenbide baketsua emateko. Zentzu horretan, ondorengo ekintzen bidez herritarren gogoeta kritiko sustatzea da gure helburua.

EGITARAUA

ERAKUSKETA

Amina Chaariren margoak ikusgai, martxoak 9 arte.
Anoetako liburutegian.

ERAKUSKETA

Ari gaittun erakusketa Tolosaldeko emakume anitzek egina. Martxoaren 11 arte.
Amasa-Villabonako udaletxeko arkupetan.

DOKUMENTALA

The migrant mixtape, dokumentala Zinegoak Gaylesbitrans jaialdiaren barruan. Martxoak 19, 18:30ean,
Anoetako Mikelasagasti auditoriumean.

SOLASALDIA

Islamofobia gure gizartean, Tarana Karim ekintzaile feministaren eskutik. Martxoak 21, 15:15ean.
Anoetako liburutegian.

EMAKUME ZAINTZAILEAK ZAINDU

Nola dago antolatuta zaintza Gipuzkoan? Zer formazio-bide jarrai dezaket? Homologatu eta/edo baliozkotu? Zergatik? Ikasten jarraitu behar dut? Zer? Nork zaintzen nau ni, zenbatean eta noiz? Zer eskubide eta betebehar izan behar ditu nire lan-kontratuak? Edozeinek egin al dezake kontratu bat? Zer ezaugarri ditu kontratu batek? Gune honetan, galdera horiei erantzunak landuko ditugu. Martxoak 24, 17:30ean. Bide Batez elkarteak eskainia.
Amasa-Villabonako Subijana etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!