Lan eskaintzak eta Turislan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko ots. 23a, 12:06

Tolosaldea Garatzenek ere Turislan-en parte hartzen du; Turislan II, otsailaren 26 eta 27an egingo da, Ficoban

Turislan topagune bat da, enplegua bilatzen ari direnen eta turismo-sektorean zerbitzua hobeto emateko langileak kontratatu behar dituzten enpresen artean egiten dena.

Enplegua bilatzen ari direnei zuzenduta egoteaz gainera, turismoaren sektorean berariazkoa den enplegu-azoka hau turismoaren sektoreko gai interesgarri nagusien inguruan eztabaidatzeko eta ezagutzak trukatzeko gunea ere bada. Aurten, Turislan II topaguneak bereziki azpimarratu nahi ditu Gipuzkoan turismoaren sektorea garatzeko ezinbestekoak diren bi alderdi: Prestakuntza eta jasangarritasuna.

Enplegu eskaintzak

Amaitu da lan eskaintzei erantzuteko izena emateko epea. Hala eta guztiz ere, interesdun guztientzako doako azoka bat da Turislan, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea: 63 erakusketari izango dira azokan, eta norberak nahi duenarengana jotzeko eta curriculuma zuzenean emateko aukera izango da.

 

KUDEATZEN ARI DIREN LAN ESKAINTZAK

2 ADMINISTRARI LAGUNTZAILE. Lanaldi osoan.

BIGARREN MAITRE. Lanaldi osoan.

2 SUKALDARI LAGUNTZAILE. Lanaldi osoan.

2 GAUEKO HARRERAGILE. Lanaldi osoan.

2 ZERBITZARI. Lanaldi osoan.

ZERBITZARI LAGUNTZAILEA. Lanaldi osoan.

BIGARREN MAITREA. Lanaldi osoan.

2 HARRERAGILE LAGUNTZAILE. Lanaldi osoan.

DISEINATZAILE GRAFIKOA. Lanaldi erdian.

4 GELA ZERBITZARI.

COMMUNITY MANAGER. Lanaldi erdian.

EGINKIZUN ANITZEKO HARRERAGILEA. Lanaldi erdian.

MANTENU TEKNIKARIA

HARRERA LAGUNTZAILEA. Ingelesa, frantsesa, motoa.

INFORMATIKARIA. PHP, MySQL, Zerbitzariak.

AURRESUKALDATUETARAKO SUKALDARIA. 3 urtetako esperientzia. LANGILEA. Ibarrako enpresa baterako

NEKAZAL TRESNAK SALTZEKO SALTZAILEA.

ESTETIKA TEKNIKARIA. Depilazioak eta gorputz tratamenduak.

2 KALDERERO. Esperientzia. MIg Mag soldadura.

KOMERTZIALA. IKT produktu eta zerbitzuak.

FINANTZA ETA KOMERTZIO ADMINISTRARIA. Beka - ADE / Enpresa Zientziak.

2 KALDERERO. Plano Interpretazioa. Soldadura Mig Mag eta Tig.

ELEKTRIKARI - ELEKTRONIKOA. Goi mailako ikasketak Automatizazio eta Robotikan

MUNTAI ETA BILTEGIRAKO LANGILEA. Plano interpretazioa. Esperientzia.

ADMINISTRARIA. EGA, Batxillergoa, FPII edo Baliokidea.

HARAKINA. Euskara eta esperientzia.

DENDARI. Lanaldi erdia. Euskara eta esperientzia

SAGARDOTEGIRAKO ZERBITZARIA.

Kotxea izatea eta euskaraz egitea. Esperientzia.

ETXEKO LANETARAKO LANGILEAK.

Interna, Externa. Profesionaltasun ziurtagiria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!