Bizilagunak 2017

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko abe. 15a, 11:45

Bizilagunak Zas! (Zurrumurruen Aurkako Euskal Sarea) ekimenean kokatzen den programa da. Sarea erakunde ezberdinak (Eusko jaurlaritza eta hiru foru aldundiak), udalak (horien artean Tolosaldeko hainbat) eta elkarteek osatzen dute. Iaz Bizilagunak ekimenak, Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialak emandako Sozietate Zibila 2016 saria jaso zuen.

Gipuzkoako Bizilagunak ospatutako bazkarietako bat Tolosan izan zen. Bertan Florence Asemota, Villabonako auzotarra, bigarren aldiz bertako familia batekin elkartzeko eta mahaia partekatzeko esperientzia errepikatzen izan zen.

Ibarran Karenen etxean, Elisa eta bere bikote eta haurrez gain, Irati eta bere laguna ere han izan ziren. Giro bikainean ospatu zuten bazkaria, baina Honduras, Portugal eta Nikaraguako jaki gehiago probatzeko hurrengo baterako hitzordua egitekotan geratu ziren.

Florence bere alaba eta bikotearekin joan zen hitzordura. Patrizia zain zuen bere seme-alaben senarraren konpainian. Nigerian, Afrikako beste herri batzuetan bezala ohikoa da malta edaria ez zen faltatu topaketan. Bazkaltzeko babarrunak, arkumea eta entsalada berezia izan zituzten.

Beste bazkari batean Sonia eta Eider izan ziren lehenengoz Bizilagunak ekimenean parte hartuz. Nigeriako janaria dastatzeko aukera izan zuten Julieten etxean: Bertan gainera Karla, Mexikon jaioa, eta bere seme-alabak eta Ainhoa dinamizatzaile funtzioa betetzen izan ziren.

Oso topaketa hurbila izan zen era askotako janariak bildu ziren mahaiaren inguruan: arroza, marinatutako olikaskoa eta banana frijitua. Guztiak eroso sentitu ziren eta «oso esperientzia polita, elkar ezagutzeko» eta berriro ere errepikatuko dutela esan dute. Haien arteko sintonia ona hasieratik izan zuten eta ondorioz egunerokoa partekatzen duten whatsapp taldea egin dute. Horrela, joan den abenduaren 2an Donostiako Kursaalean ospatu zen Gipuzkoa Solidarioa galara elkarrekin joateko hitzordua ere egin zuten. Bertan Bizilagunak ekimeneko parte hartzaileak bildu ziren.

Zergatik antolatzen dugu Bizilagunak?

Asko eta asko garelako, bertakoak nahiz kanpotik etorritakoak, hurbiltzeko urratsa eman nahi genukeenak baina aukerarik aurkitzen ez dugunak.

Eta zinez sinesten dugulako zuzeneko harreman horiek, esperientzia berriak geure adimena zabaldu eta estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko modurik aproposena direla.

Jende berria ezagutuz eta haiekin jardunaz, otordu batez besterik ez bada ere, aukera atsegina eta aberasgarria gerta daitekeelako. Bertako pertsona askok ez du aukerarik edota ez daki zer egin atzerritik iritsitako pertsonak ezagutzeko, eta alderantziz; horregatik, halako guztientzat Bizilagunak ekimen hau aukera paregabea da nork bere jakin-mina asetzeko eta bestelako jatorria, kultura, ohiturak edota pentsaerak dituzten beste pertsonak ezagutu eta ordu batzuk gustura igarotzeko.

Hainbat gauzatan ezberdinak eta beste askotan berdinak garela zuzenean egiaztatzeko abagunea da. Arratsalde atsegin bat pasatzeko era bat da, bestelako ohiturak badirela ikasiaz; begi arrailduen atzean, edota azal beltzaran edo zurixkaren gibelean sentipen bertsuak daudela, lehen irudipenetatik haratago joateko beta hartzen badugu. Baina honaino iritsi bagara eta orain arte guztiz ezezagunak genituenekin otordua partekatzen ari bagara, haratago joateko gogoa duelako izanen da, ezta?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!