Mamia, protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko abenduaren 8a

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz Sukaldeko gure kuttunak ekimena jarria dute martxan.

Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan esaterako, denek, mamia izango dute bezeroarentzako eskaintza gisa.

Gure ardi latxen esnearekin Idiazabal gazta egiteaz gain, beste otorduen amaierarako jaki bat ere badugu gure kuttunenen artean: Mamia. Abenduko protagonista izango da gure jatetxeetan. Eta goiz-erdirako aperitibo formatuan ere aurkezten digu baten batek.

Txuletaren Festako txartelak

Txuletaren Festako txartelak oraindik eskuragarri daude, biharko afarirako eta abenduaren 10eko bazkarirako. Zerkausian bertan, hilaren 8, 9 eta 10ean (12:00-16:00) eta abenduaren 9an (20:00-22:00) egongo dira eskuragarri.

ABENDUA

1. BETI-ALAI (Tolosa) Mamia eztiarekin.

2. BOTARRI (Tolosa) Mami izozkia intxaur bizkotxatuarekin eta irasagar zuku moskatelatuarekin.

3. DENAK (Tolosa) Ardi esnez etxean eginiko mamia.

4. IKATZA (Tolosa) Mamia ezti eta azukre beltzarekin.

5. IRIARTE (Berrobi) Mamia ezti eta azukrearekin.

6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa) Mamia ezti eta azukrearekin.

7. ORBELA (Tolosa) Ahate eta mahaspasa mamia saltsa gazi-gozoarekin.

8. PATXINE (Asteasu) Mamia.

9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil) Mamia eztiarekin.

10. ROUTE 33 (Alegia) Mamia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!