Bertaratuko den bezeroak ez du soilik espazio berezi bat (berogailuekin prestatua) eta zerbitzu profesional batez bakarrik gozatuko, bertatik bertara ikusi ahal izango ditu erretegietako arduradunak beraien txuletak prestatzen eta kalitateko handiko produktuez gozatu ahal izango du.
Ekitaldi berezi eta bakarra, Tolosan ospatzen dena, non mahai gainean jarriko den tolosarren lana ondo egiteko filosofia.
Erreserbak egiteko
Erreserbak egin ahal izateko, 943 697 413 telefono zenbakira deitu beharko da, edo tour@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.
Umeren batek intolerantziarik izango balu edo alergikoa dela komentatzen bada, posible izango da menu berezi bat jartzea, hori bai, aurrez eskatu beharra dago.
Esan behar da, ostiralerako sarrerak agortu direla jada, baina larunbata eta iganderako txartelak badaude oraindik!
TXULETAREN FESTA
ABENDUAK 8, OSTIRALA
11:00. Zesta puntako III Elola Memorialaren finala, Beotibar pilotalekuan.
11:30-13:30. Bisita gidatu dramatizatuak, Topic zentroan.
12:00-16:00. Musika zuzenean Zizka Mizka gunean.
14:00. Txuletaren Festako bazkaria, Zerkausian.
17:00. Profesionalen arteko pilota partida, Beotibar pilotalekuan.
19:30. Bittor Arguinzoniz (Etxebarri Erretegia) sukaldariari Urrezko Parrila saria emango zaio, Tolosako Udala eta Tolosako Erretegien eskutik.
Solasaldia Bittor Arguinzoniz eta Mikel Zeberioren artekoa, Txuletaren dastaketa batekin amaituko da.
21:00-22:30. Musika zuzenean Zizka Mizka gunean.
ABENDUAK 9, LARUNBATA
09:00-14:00. Tolosako larunbateroko azoka.
11:30-13:30. Bisita gidatu dramatizatuak, Topic zentroan.
12:00-16:00. Musika zuzenean Zizka Mizka gunean.
14.00-15:00. Txuletaren Festako bazkaria, Zerkausian.
18:00-22:30. Musika zuzenean Zizka Mizka gunean.
21.00-22:00. Txuletaren Festako afaria, Zerkausian.
ABENDUAK 10, IGANDEA
12:00. Tolosako Alde Zaharreko bisita gidatua.
12:00-16:00. Musika zuzenean Zizka Mizka gunean.
14.00-15:00. Txuletaren Festako bazkaria, Zerkausian.
MENUAK
HELDUAK
Kantauriko antxoak, Nafarroako zainzuriak, urdaiazpikoa labanaz moztua, eta bi pertsonako txuleta Tolosako parrillako maisuek errea. Teila, zigarrotxoa, Gorrotxak eta Idiazabal gazta. Kafea eta edaria. 45 euro.
*Igandeko bazkarian idi txuletak izango dira.
HAURRAK
Pasta edo arroza tomatearekin. Eskalopea edo oilasko errea chips patatekin edo hanburgesak saltsan. Eta sandwich izozkia, bainilazko natilla edo flana aukeran. 12 euro.
Abenduak 8,9 eta 10ean bazkariak eta abenduaren 9an, afaria.