Hazilan, eskualdeko proiektu emaria

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko aza. 28a, 16:01

Hazilan proiektua laneratzeko bidea hobetzeko ekintzen ibilbide osatu bat da. 20-44 urte dituzten gazte kualifikatuentzat zuzendurik dago. Eskualdean lantzen ari dira hainbat proiektu. 

«Hazilan programa nire iparrorratza izan da»

EDURNE AYUSO APAOLAZA

Ikasketak: Ikus entzunezko komunikazioan lizentziatura.

Kasualitatez, etxez-etxe inkestak egiten ari zen neska bati esker ezagutu nuen Hazilan programa. Kazetaria naiz, ia hamabost urtez lan egin nuen Euskadi Irratian baina, lanik gabe geratu nintzen. Bi urteko etenaren ondoren, nire etorkizun laborala berbideratu nahian nenbilen momentu hartantxe. Buruan banituen ideia batzuk baina, ez nekien nondik nora joan, noraezean, galduta nengoen. Egia esan, Hazilan programa nire iparrorratza izan da. Lanerako ilusioa eta gogoa berreskuratu ditut.

Hazilan programak neure burua hobeto ezagutzeko aukera eman dit, orain arteko esperientziek zer irakatsi didaten eta zertarako gai naizen konturatzeko balio izan dit. Nire dohainak eta ahulguneak zeintzuk diren ikusteko eta gabeziei nola aurre egin ikasteko formazioa eskaini digu Hazilanek. Bestalde, programa honek Cebank-en hiru ikastaro jasotzeko aukera ere eman digu: Proiektuen kudeateketa, On-Line Salmeneta eta Gaitasun Komertzialak. Honi guztiari esker, proiektu bat garatzea lortu dut eta martxan jartzeko irrikitan nago.

KULTURMETA KULTURA ZERBITZUAK

Tolosaldea Garatzenek, udalei bidalitako galdetegien emaitzetatik ondorioztatu duenez, Tolosaldeko udalerrietako batzuk, kultur ekintzak kudeatzeko teknikari edo zerbitzu baten beharra dute. Behar horiei erantzun ahal izateko eta kudeaketa proposamen bat luzatzeko, Tolosaldeko Kultur eskaintzaren diagnosia eta beharren identifikazioa proiektua garatzeko aukera eskaini zidan. Proiektu hau, kultur ekintzak kudeatu eta inplementatzeko zerbitzu bat martxan jarri ahal izateko jarraitu beharreko urratsak zeintzuk diren eta horretarako baliabideak zeintzuk izango liratekeen zehazteko burutu da.

Kulturmeta, Tolosaldeko hainbat herritako kultur eskaintza diseinatu, programatu eta garatzeko kudeaketa zerbitzua eskainiko lukeen enpresa izango litzateke. Udal bakarrerako edo eta hainbat udalentzako zerbitzu partekatua eskainiko luke Kulturmetak. Udalen premia eta aurrekontuetara moldatutako zerbitzua eskainiko luke azken batean Kulturmetak. Harremanetan jartzeko: 655 706 127 edo kulturmeta@gmail.com.

«Lan munduan norantz jo erakutsi didate»

IZARO ALTUNA ALDALUR

Ikasketak: Salmenta, erakuslehioen diseinua, arkitekura iragankorra, salmenta eta merkataritza espazioen kudeaketa.

Hazilan proiektuak nire ikasketak eta nahiak kontuan izanik lan munduan norantz jo erakutsi zidan. Hazilaneko proiektua bukaturik lanean aritu naiz urtebetez oso gustoko nuen postu batean.

Eskarmentu handia dut Tolosan eta Villabonan erakusleihoak txukuntzen. Gainera, enpresa bateko webgunea kudeatu dut, bertatik salmentak ahalbidetuz.

«Gaitasun pertsonalak indartzen lortu dut»

JESUS MARTINEZ SANHEZ-DEHESA

Ingenieri agronomoa eta eraldaketa digitalean, marketing eta negozio estrategian espezializatua.

Tolosaldea Garatzeneko Hazilan proiektura nire gaitasun profesionalak hobetzeko asmoarekin etorri nintzen eta horretaz gain nire gaitasun pertsonalak ere indartzea lortu dut.

Jesus Martinez Sanhez-Dehesa dut izena, ingenieri agronomoa naiz eta eraldaketa digitalean, marketing eta negozio estrategian espezializatua nago. Helburua negozioek beraien erabiltzaileekin dituzten erlazioak iraunkorrak eta solidoak izatea lortzea da. Horrela denboran salmentak luzatuz, marka eginez, eta enpresarentzat, langileeentzat eta erabiltzaileentzat zerbitzua edo markaren balioa handituz.

Hazilan eta Tolosaldea Garatzeneko Enpresa sailari esker nire ezagutzak produktu propioa duen mekanizatu arloko enpresa erreal bati egindako proiektuan trebatu ahal izan ditut. Produktu honen merkatu azterketa egin dut momentu honetan duen eskaintza eta eskaria aztertuz.

Paraleloan ikastaroari esker blog bat diseinatu dut eta bertan enpresa txiki, ertain eta handientzako eraldaketa digitaleko gaiak landu ditut. Ikusi gehiago: www.croquix.com-n.

«Inguruko enpresa batean proiektua garatu nahiko nuke»

ROCIO MALDONANDO PEREZ

Geologi ingeniaritzan doktorea. Proiektua: LurBerdea ingurumen kontsultoria.

Niretzat Hazilanek gauzak ikusteko modua aldatzen lagundu dit eta horrekin baita nire ibilbide profesionala ere. Ingurumen arriskuetan doktoregoa bukatu nuen gorengo kalifikazioarekin eta inguruko enpresetan sartzeko asmoa nuenez Hazilan aprobetxatu nahi nuen proiektu bat egiteko bertako enpresa batean.

Azkenean, nik bultzatutako ingurumen gaietan espezializatutako aholkularitza proiektu bat sortu dut. Modu honetan ingeniaritza ezagutzak eta azken bost urtetan ingurumen gaietan izan dudan eskarmentua aplikatzeko aukera dut. LurBea ingurumen aholkularitza sortu dut eta motzean empresa, banakoentzantzako eta entitate publikoentzako erreferentea izatea lortu nahi dut. Ingurumen aholkularitza, ingurumen txostenak, ingurumen arriskuen azterketak, kutsatzaileen eta isurien dispersio simulazioak, fabrikazioetan optimizazioak… gaiak eskaintzen ditut. Eta nire proiektua ezagutu nahi duenak nirekin harremanetan jar daiteke lurberdea@gmail.com helbidean.

«Dietetika kontsulta batean lana aurkitu nahiko nuke»

ARGIÑE ARANZABE GOENAGA

Dietetika eta Nutrizioa.

Dietetika eta Nutrizioko ikasketak egin nituen Irunen eta terapia naturak lantzen ez zirela ikustean, naturopatia eta terapia naturalen ikastaro bat egin nuen IPSrekin. Nire proiektuan dieta orekatua eta elektroestimulazio makina bat kontsulta batean nola ezarri landu ditut, ondoren kontsulta batean lana aurkitzeko.

Helburua dietetikako gaietan espezializatutako denda edo azterketa edo jarraipenak egiten dituen enpresa batean lana aurkitzea da.

Elikagaien analisia egiten eskarmentua dut eta salmentan ere lan egin dut.

«Beharrezko laguntza jaso dugu»

LIDIA LOPEZ BURGES

Haur hezkuntza eta lehen ezkuntzako irakaslea, pedagogia terapeutikoan espezializatua.

ANA NUÑEZ BERRUETA

Pedagogoa eta psikologoa, psikologia klinikoan espezializatua.

Gazte ekintzaileak izan nahi dugu eta Hazilan programarekin gure enpresa proiektuan behar genuen laguntza jaso dugu. Inguruko gabeziak aztertu ondoren haurtzaindegi bat irekiko dugu: Hakuna Haurtzaindegia - Ludoteka (Tolosa).

Haurrengan zentratuz berritzaileak diren metodologia pedagogikoetan oinarritutatuko haurtzaindegi berezitua eskaintzen dugu. Estimulazio eta atentzio goiztiarrarekin lan egiten dugu eta aniztasuna era pertsonalizatu batean lantzen dugu zerbitzu pedagogiko baten bitartez. Hiru hizkuntza dituen ikasketa prozesua duen eredua dugu eta urte guztian ordutegietan malgutasuna izango da. Gainera ludoteka, eskola orduz kanpoko errefortzua eta guraso eta seme-alabentzako tailer eta prestakuntza ere izango dugu. Informazio gehiagorako: hakunahaurtzaindegia@gmail.com

«Global Training Beka lortu dut»

IZARO EZAIZA KARRERA

Ikasketak: Arkitektura.

Kooperazio lanetan ibili naiz Senegalen, obrak zuzentzen eta proiektuen exekuzioan eta arkitektura arloan praktikak egin ditut Tolosan. Hazilanen bitartez Simbiosiz proiektua landu dut eta Global Training Beka lortu dut nire lanean eskarmentu gehiago izateko aukera lortuz.

SIMBIOSIZ

Entitate eta pertsonen arteko harremana sustatzen duen proiektua da. Elkarbizitzarako sinergia ezberdinak sortzea da helburua lankidetza bultzatuz eta duintasunezko etxebizitza beharrari erantzunez.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!