Langabezian dagoen jendea kontratatzeko diru laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko azaroaren 9a

Langabezian dagoen jendea kontratatzeko diru laguntzak:

  • Kostu totalaren %75eko edo gehienez 6.000€ko dirulaguntza
  • Jardunaldi osoko kontratazioak 6 hilabetekoiraupen minimoarekin
  • Kontratazioak enpresarentzako lan sorkuntza garbia suposatu behar du hau burutu baino 3 hilabete lehenagokoarekin alderatuta

Izena emateko azken eguna 2017ko azaroaren 17a  izango da, eta kontratazioak azaroaren 29an Lehiberri Zentroan antolatuko den Enplegu Azokaren ondoren burutuko dira

Kontratazioak 2017ko azaroaren 29 eta abenduaren 31 bitartean burutuko dira.

Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, 943 65 45 01 telefonora edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatzi.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!