Tolosaldeko IKT Astearen 9. edizioa ospatuko da azaroak 20 eta 24 artean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko urr. 27a, 10:34

LEHIBERRIk, urtean zehar antolatzen dituen ekintza guztietatik, bere eskaintzan urte gehienean mantentzen diren jardunaldiak dira honakoak. Izan ere 2009an antolatu ziren lehen aldiz, IKT alorrak eskualdeko enpresa eta eragile desberdinei ematen dizkien aukeren berri emateko.

Aurtengoan, sentsibilizaziorako eta prestakuntzarako balio duten jardunaldi hauek, zuzentzen diren taldeen araberako gai eta ordutegi banaketa izango dute: enpresa industrialen alorrean diharduten pertsonei begira, goizeko ordutegian landuko dira lan munduarekin zerikusi zuzena duten gaiak; merkatariei aldiz, eguerdiko ordutegian eskainiko zaizkie beraien interes eta aplikaziokoak izan litezken gaiak, eta arratsaldeko ordutegian aldiz, edozein pertsonari orokorrean interesa lekizkiokeen gaiak jorratuko dira. Goizeko jardunaldiak, Apattako Lehiberri Zentroan emango dira, eta aurtengoan lehen aldiz, eguerdi eta arratsaldekoak Tolosako Oriaburu eraikinean.

Urtero, edizio bakoitzean, 200 pertsona baino gehiagok parte hartu izan ohi dute Lehiberrik antolatzen duen ekimen honetan. Mondragon Unibertsitateko adituek azalduko dituzte IKT-ei lotutako aukera eta berrikuntzak. Ekimen hau, Eusko Jaurlaritzak, SPRI enpresa publikoaren bitartez kudeatzen duen Enpresa Digitalak IKTen bitartez enpresen garapena sustatzeko programa diruz laguntzen du.

Jardunaldi hauek, euskal erkidego mailan aitzindariak izan ziren martxan jarri ziren momentuan, eta azken bederatzi urteotan zehar, Gipuzkoa eta Arabako eskualde eta herri desberdinetan errepikatu dira.

Aurtengoan goizez jorratuko diren gaiak, industria 4.0, enpresentzako zibersegurtasuna, hodeiko zerbitzuak, datuen babesa edota erreminta digitalekin produkzioa nola hobetu izango dira. Merkatariek, Learn by doing, eginez ikasi metodologiarekin, beren jardueretarako onuragarri diren gaiak landuko dituzte, eta 18:00etan publiko orokorrari zuzendutako saioetan, sare sozialen arriskuei buruz, linkedin sare sozialaren aukerei buruz, eta gaur egungo teknologia berriei buruz ariko dira aditu desberdinak.

Informazio gehiago, Euskadi+innova eta Lehiberriko webguneetan, www.euskadinnova.net eta www.lehiberri.eus eta baita 943654501 telefono zenbakian edota lehiberri@tolosaldea.eus email helbidean ere lortu liteke.

 

IKT ASTEA

AZAROAK 20, ASTELEHENA

09:00-13:00. Zer da industria 4.0? Oinarrizko printzipioak.

18:00-20:00. Teknologiek eguneroko eginkizunetan duten eragina. Robotak eta Adimen Artifiziala: etsai ala lagun?

AZAROAK 21, ASTEARTEA

09:00-13:00. Enpresarentzako 'hodeiko' zerbitzuak.

18:00-20:00. Linkedin lana bilatzeko bitarteko.

AZAROAK 22, ASTEAZKENA

09:00-13:00. Zibersegurtasuna: Nola babestu nire enpresa segurtasun intzidenteen aurrean.

18:00-20:00. Eguneroko teknologia: azken gagdet harrigarriak.

AZAROAK 23, OSTEGUNA

09:00-13:00. Erreminta digitalez produkzioa hobetu.

18:00-20:00. Sare sozialekin eta nerabeekin kontuan hartu beharreko arriskuak eta zuhurtasun neurriak.

AZAROAK 24, OSTIRALA

09:00-13:00. Datuen babesa.

AZAROAK 20-24

14:15-16:15. Learn by doing.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!