Tolosa Gourmeteko jatetxe eta pintxo tabernetan mikologia protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko urriaren 20a

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz Sukaldeko gure kuttunak ekimena jarri dute martxan.

Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan esaterako, denek, perretxikoa daraman plater edo pintxo bat eskainiko dute.

Tolosan Mikologia Jardunaldiak ospatzen diren hilabete berean, basoko altxor hauek izango ditugu gure jatetxe eta tabernetako sukaldeetako protagonistak. Mendi irteera baten aitzakian basoan gabiltza bila, azokan erosten ditugu… baina betiko errezeta eta jateko moduez gain bada beste proposamenik.

URRIA

1. BETI ALAI (Tolosa): Perretxiko tosta.

2. BOTARRI (Tolosa): Shitake perretxikoak parrilan, arrautza gorringo trufatuarekin.

3. DENAK (Tolosa): Onddo nahaskia.

4. IKATZA (Tolosa): Onddo hostorea porru kremarekin.

5. IRIARTE (Berrobi): Onddo konfitatua bere aparrean eta onddo lurrarekin.

6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa): Onddo nahaskia.

7. ORBELA (Tolosa): Onddo eta ganba hostorea.

8. PATXINE (Asteasu): Onddo nahaskia.

9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil): Onddo nahaskia.

10. ROUTE 33 (Alegia): Onddo eta foiez betetako rabioliak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!