Ba al zenekien?

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko urriaren 13a

Zure lan esperientzia baliozkotuz ziurtagiri ofizial bat lor dezakezu.

Euskadin martxan jarri da zure lan esperientzia eta eginiko kurtsoak ebaluatu eta ziurtatuko dituen deialdia. Prozesu honen bitartez ziurtagiri ofiziala lortzeko aukera izango duzu zure lan ibilbidean jasotako gaitasunak egiaztatuz.

Aurten gai batzuen inguruko deialdia ireki dute: soldadura, etxez etxeko laguntza soziosanitarioa, instituzioetan mendeko pertsonak zaintzekoa, mekanizazioa, administratiboa…

Izen ematea, urriaren 20a baino lehen egin beharko da. Pasa zaitez lehenbailehen informazioa jasotzera. 

Ez galdu aukera!

Prozesuari buruzko informazio eta orientazioa jasotzeko zatoz Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Zerbitzura

943654501

lan@tolosaldea.eus

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!