Hurrengo tailer honek zure enpresa interneten promozionatzeko eta modu eraginkor eta seguruan egiteko erabili behar diren teknologiak gakoak emateko helburua du.
Helburu hau lortzeko, tailerrean hurrengo hauek bezalako alorrak jorratuko dira:
… POSIZIONAMENDU BIRTUALA sarean presentzia izateko eta zure negozioaren antzekoa den zerbaiten bila ari den bezeroak zure negozioa aurkitzen laguntzea QR kode, mapa birtual edo sareko alerten bidez.
… NEGOZIOAREN PROMOZIO AKTIBOA SAREAN bezero berriak erakarri eta salmentak eragitea. Sare Sozialetako dinamizazioa, online ospea, interneten publizitatea, DBLO
… HODEIEAN BILTEGIRATZEA erlazioak errazteko (on line eta taldeko lana) eta segurtasun kostu eta denbora murrizteko. Metaposta, Dropbox, Google Drive, elkarlaneko egutegiak..
… INFORMAZIORAKO SEGURTASUNA. Datuak, Ziber erasoak ekiditeko praktika onak, enkriptatzaileak, segurtasun kopiak, antibirusak…
Eguna: Urriaren 24a, asteartea
Ordua: 10.00 – 14.00
Hizlaria: Inplantalaria - SPRI
Lekua: LEHIBERRI Zentroa, Apatta-erreka Industrigunea 1, Tolosa
Izena emateko azken eguna: Urriaren 20a
LEHIBERRI ZENTROra atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Partehartzea sarrera-hurrenkeraren arabera. Printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bat. Partaide kopurua mugatua izango da.
Izen ematea edo informazio gehiago: 943654501 edo lehiberri@tolosaldea.eus.