Argi ibili! Etxean energia aurrezteko gakoak, Telleria anaien eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko urriaren 3a

Julen eta Antton Telleria anaiak Youtuber bilakatu dira eta beraien ARGI IBILI kanala estreinatu dute! Lehenengo bideoa: Zer EZ EGIN etxean energia aurrezteko. Ikusi hemen.

Tolosaldea Garatzen garapen agentziak kudeatzen duen Energia Planaren barruan, energia aurrezteko gakoen inguruan bideo sorta bat ekoiztu du.

Eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien sustapena dira Tolosaldeko Energia Planen helburu nagusiak, eta horrelako sentsibilizazio ekintzak eraginkortasun energetikoaren inguruko politikaren adibide dira. Lehen bideoa, etxean aurrezteko gakoak izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!