Martxan berriro

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko ira. 29a, 12:46

Eskualdera iristen diren jatorri atzerritarreko pertsonei zuzendutako saioak dira eskaintzen direnak.

NOLA LORTU ESPAINIAR NAZIONALITATEA?

Urriak 2,  18:00. Tolosako Kultur Etxea
Abokatu batek erantzungo dizkie nazionalitatea lortzeko bete behar diren irizpideak eta  azken denboran egon diren aldaketak (azterketak, online aurkeztu beharra, etab.).

 

NIK ERE BADITUT IKASKETAK, NOLA HOMOLOGATU?

Urriak 16, 15:00-17:00. Villabonako udaletxean
Emakume askok jatorrizko herrietan ikasketak burutu zituzten, baina egun ez daude horretan lanean eta ezin da dute prestakuntza akademikoarekin  jarraitu. Homologazio, balioztatze eta onarpen prozesuaren inguruko informazioa, aholkularitza eta orientazioa emango dituzte. Bigarren hezkuntza, batxilergo, ikasketa tekniko edo goi mailako ikasketak beste herrialde batean egin dituzten pertsonei zuzendua da.

 

GURETZAKO, JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAT

Harrera eta bizitzarako gaitasunak ikasteko gunea da. Aisi denbora, entzun, sareak sortu, zalantzak argitu, tea hartu, filmeak ikusi eta guk nahi duguna guretzat sortutako leku batean. Bakarrik sentitzen zara? Lagunen batek parte hartu nahiko luke? Zailtasunak dituzu ingurune berrira egokitzeko? Elkarbanatzeko espazio bat behar duzu? Anima zaitez Guretzako parte hartzera.
noiz eta non?
ALEGIA: Kultur etxean, hileko hirugarren astelehenetan 15:00-17:00. Hurrengo bilera urriak 16.
ANOETA: Hospel kaleko udal lokala, hileko lehen astelehenetan 15:00-17:00. Hurrengo bilera urriak 2.
VILLABONA: Udaletxean,  2  eta  4. asteetan, 17:00-19:00. Hurrengo bilerak urriak 9 eta 23.
TOLOSA: bazkari marokoarra, urriak 22, 13:00etan San Esteban 20.

 

Ongi etorri gazteak

Tolosaldera iritsi berri diren haur eta gazteei harrera ona egiteko  martxan jarri zen eskolaz kanpoko gunea berriro hasiko da urrian Tolosako kultur etxean eta Villabonako gazte lekuan. Azken bi urteetan Tolosaldeko herri edo ikastetxe batera iritsi diren 6-16 urte bitarteko haur eta gazteek astean egun batean elkarren artean jolas egiteko eta beste haur eta gazte batzuk ezagutzeko aukera izango dute.
Helburua jardueren bitartez, gazteek elkarrekin ongi pasatzea litzateke eta era berean,  bere nortasuna errespetatu eta euskal kulturara gerturatzea. Bertan, Euskara hizkuntza bizia dela, hitz egitea garrantzizkoa, komunikaziorako eta gizarte-harremanetarako tresna dela agertuko da.
Hitzordua:
Tolosako Gazte Topagunean (kultur etxea) urriaren 10ean hasita astero. 8-12 urteko haurrak: asteartetan 17:30-19:30; 13-16 urteko gazteak: asteazkenetan 17:30-19:30.
Villabonan Gazte lekuan urriak 9an hasita astelehenero. 6-9 urteko haurrak astelehenetan: 17:15-19:15.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!