Nola egin eraginkorragoa eta seguruagoa 10 langile baino gutxiagoko enpresa?

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko ira. 14a, 12:36

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik bere ardatz estrategikoetako batean, formakuntzan, Tolosaldeko enpresentzako Kudeaketa Eskolabat sortu du, eta helburua zonaldeko industria sareko lehiakortasuna hobetzea da.

Tailer honek enpresa txikiaren zereginak arinduko eta eraginkortasuna nahiz bermeak emango dizkizun teknologia erabiltzen ikastea du helburu.

Helburu hau lortzeko, tailerrean hurrengo hauek bezalako alorrak jorratuko dira:

 … komunikazioetan eta hodeian datuak partekatzean bermeak emango dizkizuten segurtasun praktikak txertatzen 

 … egutegi eta zereginen kudeatzaile sinkronizatu eta erabilerrazen bidez hitzorduak, eskariak eta txandak kudeatzen

… hodeian dokumentuak partekatuz, bideokonferentzia bidez eta negozioaren ordenagailuetara urrunetik sartuz, denbora eta kostuak aurrezten

… segurtasun kopia eta enkriptatze bidez, zure bezeroen datuak modu seguru eta eraginkorrean artxibatu eta kudeatzen 

… Interneten agerian egoten, zure enpresa mapa birtualetan posizionatuz    

Eguna: Irailaren 28a, osteguna

Ordua: 10.00 – 14.00

Hizlaria: Inplantalaria - SPRI

Lekua: LEHIBERRI Zentroa, Apatta-erreka Industrigunea 1, Tolosa

Izena emateko azken eguna: Irailaren 25a

LEHIBERRI ZENTROra atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan.  Partehartzea sarrera-hurrenkeraren arabera. Printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bat. Partaide kopurua mugatua izango da.

Izen emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, 943 65 45 01 telefonora deitu edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatz dezakete herritarrek. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!