Sagarra, protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko irailaren 9a

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz Sukaldeko gure kuttunak ekimena jarri zuten martxan.

Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan gure sagastietako produktu kuttunena, sagarra.

Orain bildutako sagar uztarekin egingo da, datorren urteko sagardoa. Mikatzak, gozoak, urtsuak, lehorragoak… baina sagarrak bere horretan ere badu bere grazia, entsaladan esaterako. Edo azukrearekin konpotan edo labean erreta, tartan, budinean… sagardo bihurtuko gabeko sagarren istorioak.

IRAILA

1. BETI-ALAI (Tolosa) Sagar tarta.

2. BOTARRI (Tolosa) Etxeko Tatin tarta abrikot eta banilla izozkiarekin.

3. DENAK (Tolosa) Entsalada, intxaur, mahaspasa, sagar eta modena ozpinarekin.

4. IKATZA (Tolosa) Sagar budina marrubizko sirope eta marmeladarekin.

5. IRIARTE (Berrobi) Errege sagarra labean, galleta kurruskari eta banilla izozkiaren gainean.

6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa)

Sagar budina natillekin.

7. ORBELA (Tolosa) Sagar errea ortoburu betearekin.

8. PATXINE (Asteasu) Konpotadun sagar tarta.

9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil) Sagar budina jogurt izozkiarekin.

10. ROUTE 33 (Alegia) Sagar erre karamelizatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!