Formakuntza ahozko ingeles, aleman eta frantsesean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko ira. 5a, 12:32

LEHIBERRIk, negozioetan erabiltzen diren ingeles, frantses eta alemaneko hiru formazio saio antolatu ditu Tolosaldeko enpresari eta profesionalentzat, euren hitzezko hizkuntza maila hobetzeko helburuarekin.

Urrian martxan jarri eta abendurarte luzatuko dira kurtso horiek, eta guztiz praktikoak eta ahozkoak izango dira. Plazak mugatuak daude.

Klaseak eguerdi-arratsaldeko ordutegian izango dira:

Asteartea:13:00-15:00   Frantsesa (Maila ertaina)

Asteazkena: 13:00-15:00   Ingelesa (Maila altua)

Osteguna: 13:00-15:00   Alemana  (Maila ertaina)

Programarako matrikula

Lehiberrira atxikitutako enpresek 200 euro (BEZ barne) ordaindu beharko dituzte; atxikita ez daudenek, aldiz, 400 euro (BEZ barne).

Datak

Frantsesa: Urriak 3 – Abenduak 12. Astearteetan. Guztira 10 aste.

Ingelesa: Urriak 4 – Abenduak 20. Asteazkenetan. Guztira 10 aste.   

Alemana: Urriak 5 – Abenduak 21. Ostegunetan. Guztira 10 aste.

Lekua: Lehiberri Zentroa, Apattaerreka industrialdea, Tolosa 

Izena ematea: 943 654 501 (2. Ext) / lehiberri@tolosaldea.eus

LEHIBERRI ZENTROra atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Hori dela eta, aukera paregabea da honako hau zure enpresarentzat LEHIBERRI FORO-ra atxikitzeko. Izan ere, atxikitutako enpresek programa honen izen-ematean %50-eko hobaria izango dute.

Izen-emateak sarrera-hurrenkeraren arabera hartuko dira kontuan, eta printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bakarra egon daiteke

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!