Ibarrako piperra protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko abu. 2a, 09:57

Tolosa Gourmeteko jatetxe eta pintxo tabernetan Ibarrako piperra izango da protagonista.

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz ‘Sukaldeko gure kuttunak’ ekimena jarri dute martxan. Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan gure baratzetako produktu kuttunenetako bat, tomatea. 

Ibarrako piparra gure baratzetako produktu preziatuenetakoa da. Urte guztian zehar binagretan, babarrunaren lagungarri edo gildan dastatzen dugun pipar berde txiki hori, urte sasoi honetan freskoan dastatu dezakegu. Hilabete gutxi batzuetan dastatu daitekeen produktu fresko hau frijituta jaten da gehienetan, baina gure taberna eta jatetxeek tenpuran edo freskoan bere horretan dastatzeko aukera ere eskaintzen digute.

 

ABUZTUA:

  1. BETI-ALAI (Tolosa): Ibarrako pipar frijituak
  2. BOTARRI (Tolosa): Ozpinetakoen entsalada piperren maionesarekin
  3. DENAK (Tolosa): Antxoak Ibarrako piparrekin
  4. IKATZA (Tolosa): Ibarrako piparrak tenpuran
  5.  IRIARTE (Berrobi): Ibarrako pipar frijituak
  6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa): Ibarrako pipar frijituak
  7. ORBELA (Tolosa): Ibarrako pipar frijituak
  8. PATXINE (Asteasu): Ibarrako pipar frijituak
  9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil): Bakailo ostolorea tenpuran eginiko Ibarrako piperrekin
  10. ROUTE 33 (Alegia): Ibarrako pipar frijituak 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!