Etxeko Lan egitasmoa, etxeko lanetan eta zaintzan lan egin nahi duten eta egiten duten pertsonen gaitasunak hobetzeko; eta era berean, familiei eta langileei kontratazio prozesuan bitartekaritza eta lan baldintzei buruzko aholkularitza eskainiko dion egitasmoa da.
Etxeko edo zaintza lanetan aritu nahi duzu?
Lanerako orientazioa eskainiko dizugu, kontratazioaren baldintzen inguruko informazioa, lan poltsan izena eman eta formakuntza jasotzeko aukerarekin (gaitasun ziurtagiriak, euskara, etab...).
Etxean lan egiteko norbait behar duzu? Zatoz Tolosaldea Garatzenera!
Doako aholkularitza eta bitartekaritza aurkituko dituzu, hautaketa prozesuan lagunduko dizugu.
Informazio zerbitzua
Kontratatzeko garaian eskubide eta betebeharren, soldaten, kontratu moten, oporren, egun eta ordu libreen, kotizazioen, baimenen, kaleratzeen, gizarte segurantzan alta emateko pausuen... inguruan aholkularitza eskainiko zaizu.
Etxeko-lan egitasmoan parte hartzeko, Tolosaldea Garatzeneko bulegora gerturatu behar da (Lehiberri zentroa, Apattaerreka 1, Tolosa). Edo telefonoz hitzordua aurrez hartu, 943 65 45 01 edo emailez: lan@tolosaldea.eus.
Zergatik Etxeko Lan egitasmoa?
Zaintza lanerako eskaera geroz eta handiagoa da. Gure herrialdean mendeko pertsonentzako zaintza kontratazio pribatuan oinarritzen da hein handi batean. Eskaera hau zenbait kasutan ezohiko bideetatik asetzen da. Honek, uneren batean informazio eza eta zenbait kasutan kontratazioak edota lan zerbitzuak baldintza ez egokietan ematea ekarri izan du.
Bestalde, bai lan egin nahi duten pertsonen zein familiek beraien artean elkartzeko edo topatzeko zerbitzu publiko baten beharra ikusten zen Tolosaldea Garatzeneko enplegu eta migrazio eta aniztasun sailetatik.
Etxeko-lanetan aritzeko edo zaintzarako beharrak dituzten eskualdeko partikularrak edo familiak ditugu (askotan ez dakite nora joan norbait kontratatu behar denean edo zein pausu eman behar dituzten) eta lan egin nahi duten pertsonak ditugu, non kasu batzuetan lana aurkitzeko zailtasun batzuekin aurki daitezkeen (kualifikazio dela eta, hizkuntza dela eta…).
Etxeko-lanetan edo/eta zaintzan dabiltzan pertsonen formakuntza ere oinarrizkoa dela ikusten dugu, kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko.
Azkenik, kalitatezko zerbitzua eskaini nahi bada, baldintza duinak bermatu behar dira. Gure gizartean etxeko-lanak edo zaintzaren eremuak funtsezko bezala aitortu ahal izateko, egoera hauetan ematen diren kontratazioak gardentasun osoz eta bi aldeen arteko bermearekin burutu behar dira.