Uztailean, tomatea izango da protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko uztailaren 7a

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz Sukaldeko gure kuttunak ekimena jarri dute martxan. Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan gure baratzetako produktu kuttunenetako bat, tomatea.

Uda garaian bere gozotasun eta freskotasunarekin konkistatzen gaituen tomateak, urte guztian saltsa moduan beste edozein produktu laguntzen duen bitartean, garai honetan bere gordintasunean aurkezten digute gure jatetxe eta taberna gehienek. Produktuaren garairik onenean, bere zaporea eta ezaugarriak estaliko dituen prestaketa handirik gabe. Ezkontza finak, bata bestearen zaporeak errespetatzen dituztenak. Tipula, piper berdea, atuna, mozzarela, antxoa, olagarroa, arrautza edo hegaluzearekin. Bada hala ere, tomate errea jateko aukera bat ere.

UZTAILA

1. BETI-ALAI (Tolosa) Tomate entsalada.

2. BOTARRI (Tolosa) Tomate carpaccioa eta testurak.

3. DENAK (Tolosa) Betiko tomatea olio eta baratzuriarekin.

4. IKATZA (Tolosa) Tolosako tomatea, tipula, piper berde, atun eta trufa olioarekin.

5. IRIARTE (Berrobi) Tomate errea mozzarela eta antxoekin, salmorejo gainean.

6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa) Tomate eta tipula entsalada.

7. ORBELA (Tolosa) Tomatea antxoa, olagarro eta ozpin-olioarekin.

8. PATXINE (Asteasu) Patxine entsalada.

9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil) Tomate entsalada hegaluze eskabetxatuarekin.

10. ROUTE 33 (Alegia) Tomate entsalada.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!