Hala ere interesgarria da adieraztea hasiera batean beren kontura lan egitea pentsatzen ari diren pertsona gehienek partekatzen dituzten ezaugarri batzuk:
-Erabakiak hartzeko gaitasuna.
-Zuzentzeko eta antolatzeko gaitasuna.
-Harremanetarako gaitasuna.
-Enpresa proiektuan motibazioa izatea eta sinestea.
-Arriskatzeko gaitasuna. Ausardia
-Ziurgabetasuna jasateko gaitasuna.
-Esperientzia eta etengabeko prestakuntza.
Horien artean bereziki nabarmendu behar da gutariko bakoitzak arriskuaren aurrean dugun jarrera. Enpresa bati ekiteak, nahiz eta aurrez azterketa sakon bat egina izan, beti darama arriskuren bat, handia ala txikia, batez ere proiektu guztietan dagoen hasierako ziurgabetasunaren ondorioz. Hala eta guztiz ere, pertsona guztiek ez dugu arriskuak hartzeko gaitasun berdina; gure izaeraren araberakoa izango da. Hala ere, enpresa abentura guztiek badute beti egunez egun bizi behar den ziurgabetasun osagarri bat.
Jarraian test bat proposatzen dizugu zure enpresa-sortzaile profila hobeto identifikatzen lagunduko dizutenak, bai eta zure alderdi positiboak eta hobetu behar dituzunak balioztatzeko ere.
Egin testa eta ezagutu zure ekintzaile profila
Galdeketako galdera bakoitzari modu indibidualean erantzun iezaiozu, 1etik 5era. Marka ezazu zure ezaugarri pertsonalen arabera egokiena iruditzen zaizun erantzuna. Erantzun bakoitzak 1etik 5era bitarteko balioa du, baiezkoari ala ezezkoari gehiago hurbiltzen zaion.
Testa balioztatzea
Erantzun bakoitzean lorturiko emaitzak batu eta alderatu zure puntuazioa ondorengo baremoekin:
Zure puntuazioa 90 puntu baino gehiagokoa bada, alderdi horretan behintzat, abiapuntu ona duzu.
Zure puntuazioa 60 eta 90 punturen artean badago, abiapuntu ona duzu, baina argi dago beste alderdi batzuk erabili beharko dituzula indartzeko.
Zure puntuazioa 60 puntu baino gutxiagokoa bada, bi aldiz pentsa ezazu jarraitu baino lehen. Agian enpresa bat sortzea ez da aukerarik onena.
Egin zure testa 1etik 5era puntuatuz, eta ezagutu zure ekintzaile profila:
1. Ideia berri eta desberdinak ditut.
2. Egoera berrietara ondo egokitzen naiz.
3. Ikusmina eta intuizioa ditut .
4. Arriskatzea gustatzen zait.
5. Zerbait interesatzen bazait, egin egiten dut nahiz eta buruhausteak eman.
6. Zerbait interesatzen zaidanean buru belarri sartzen naiz.
7. Gauza berriak probatzea gustatzen zait.
8. Nahi dudana lortzeko sakrifikatzeko gaitasuna dut.
9. Arazoak konpondu beharreko erronkak dira.
10. Kolpe latzak jaso eta gero, erraz etortzen naiz neure onera
11. Ez zait axola bakarrik egotea
12. Nigan konfiantza dut.
13. Baikorra naiz (gauzen alde ona ikusten dut).
14. Gauza berriak ikasteko gai naiz.
15. Nire akatsetatik ikasten dut (positiboki).
16. Nire ideiak argi ditut eta ez ditut maiz aldatzen.
17. Egoerak kontrolpean edukitzea gustatzen zait.
18. Ideia arruntak baztertzen ditut.
19. Etorkizunean pentsatzea eta nire bizitzarekin planak egitea gustatzen zait.
20. Ez zait ahalegina axola ideia batean sinisten badut.
21. Antolatzeko eta agintzeko gai ikusten dut nire burua.
22. Osasuntsu nago.
23. Nire ideiak saldu eta besteak konbentzitzeko gaitasuna dut.
24. Lan egitea gustatzen zait.
25. Gauzak ondo egitea gustatzen zait.