Kontuz argindar eta gasaren komertzialekin

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko eka. 16a, 09:41

Etxez etxe gasa edo elektrizitatea salduz doazen komertzialekin kezka agertu dute herritar askok Tolosaldean. Hainbat gomendio luzatu ditu Kontsumitzaileen bulegoak.

1. Zer egin behar dugu etxean gisa honetako komertzial bat agertzen zaigunean?

Onena da atea ez irekitzea, baina komertzial batek gure atea jotzen duenean irekitzen badugu, hurrengoak jakin behar ditugu:

Kontsumitzaileari faktura bat ikusteko eskatzen dionean eta gaizki dagoela esaten duenean, zor duena baino gehiago kobratzen ari zaiola eta hori ez dela gertatu behar, gezurra esaten ari da.

Kontsumitzaileari galdararen errebisioa urtero egitea beharrezkoa dela esaten dionean gezurra esaten du, eta honen ondorioz mantentze-lan eta ikuskapena beraiekin egitea eskatzen dio.

Eskaintzen duen eskaintzak epe mugatu bat daukala esatean ere gezurra esaten du. Honekin presio handia sortarazi dio kontsumitzaileari kontratua irakurri gabe edo ulertu gabe sinatzeko.

Eskaintzen dituen deskontu handiak, faktura jasotzen dugun momentuan, deskontu murritzak direla konturatzen gara.

Eskaintzen dituen hogeita lau orduko urgentziatarako zerbitzuak edota mantentze-lan zerbitzuak bakanak dira edo ez dute ondo funtzionatzen.

Kontsumitzaileen sinadurak kontratuetan faltsifikatzen dituzten kasuak izan ditugu (kasu hauetan ertzain-etxera salaketa jartzera joatea komenigarria da). Etxez etxe Kontsumo Bulegoaren izenean (kexa asko jaso ditugulako) joaten direla esaten duten kasuak ere izan ditugu. Kontsumitzaileari engainatzen saiatzen dira.

Enpresa merkaturatzaile batzuek esaten dute komertzial horiek esandako edo eginiko guztiari buruz ezin dutela arduratu, beste kontratatutako marketin enpresetako langileak direlako; baina hori ez da aitzakia nahikoa, komertzial hauek haientzat egiten dutelako lana eta, beraz, beraien ardura da. Praktika horiekin bukatu behar dute; onartezinak dira.

2. Nola jakin benetan esaten duen enpresarentzat lan egiten duela?

Horretarako eskatu behar diogu enpresaren txartela komertzial horri nor den jakiteko, eta zein konpainiatik datorren aztertzeko. Horrez aparte, komenigarria da bere nortasun-agiri nazionala (NAN) eskatzea eta bere datu pertsonalen oharrak hartzea. Bere eskaintza interesatzen bazaigu, orduan eskatu behar diogu bere telefonoa eta kontratuaren testua lasaiki irakurtzeko, presiorik gabe. Irakurri, aztertu eta gero interesatuak bagaude, orduan telefonoz deituko diogu errepresentatzen duen konpainiari komertzial hau enpresa horretakoa den jakiteko, eta horrela bada, deituko diogu komertzialari kontratua sinatzeko, baina paperean; gomendatzen dugu tablet batean inoiz ez sinatzea, ez dakigu sinatzen duguna eta.

3. Zer egin behar dugu esaterako gure gas konpainiaren azken faktura eskatzen badigu?

Oso erraza da; ez diogu emango, deskontuak aplikatzeko behar duela guri esan arren; gezurra da eta. Hau da, gure konpainiatik etortzen dela esaten badigu, gure fakturaren datuak badauzka. Eta gure konpainiatik ez bada etortzen, orduan, komertzialak fakturatik gure datu pertsonalak eskuratuko ditu, haien artean, agian gure kontu korrontea.

4. Zertarako eskatzen digute hori?

Faktura batean gure datuak daude (izena, abizenak, NAN zenbakia, kontu korrontearen zenbakia, etab.) eta datu horiek ezin dizkiogu edonori erakutsi. Ez dugu ezagutzen gure aurrean dagoen pertsona hori. Faktura eskatzea, hornidura konpainia guztietako komertzialek egiten dute haiek faktura horiek zuzen dauden ala ez ikusteko eta zenbat ordaindu dugun ikusteko eta beraien konpainiara hornidura pasatzen badugu zenbat aurreztuko genukeen aztertzeko. Komertzial horietako ohiko praktika da eta kontuz ibili behar dugu.

5. Komertzial hauetakoren bat etxean egon denean, eta zalantzaz geratu garenean zer egin?

Legeak hamalau egunetako epea ematen digu kontratua ezeztatzeko. Baina kontratua atzera egiteko gutun ziurtatu baten bidez edo burofax baten bidez enpresari komunikatu behar diogu; arazoak ez izateko, ahoz, telefonoz edo korreo elektronikoren bidez inoiz ez. Kontratuan bertan kontratua atzera botatzeko dokumentu bat izan behar da; dokumentu hori bete eta gero bidali behar diogu enpresari.

6. Azken urteetan herritarren kexak asko handitu dira gisa honetako komertzialekin.

Kexa asko jasotzen ditugu komertzial horien praktikei buruzkoak etxeetan gasa eta elektrizitate kontratuak saltzeko orduan. Hauek bezeroek konpainia aldatzea, merkatu erregulatutik ateratzea eta merkatu librean sartzea eta gehigarrizko zerbitzuak kontratatzea lortu nahi dute, adibidez, mantentze-lanetarako kontratu bat; eta horretarako teknika ez-fidagarriak erabiltzen dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!