Zer da industria 4.0 delakoa?

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko eka. 9a, 11:35

Azken aldian komunikabide desberdinetan, industriaren inguruko berriak irakurtzen ditugunean edota administrazio publiko desberdinek ateratzen dituzten diru laguntza deialdi desberdinak analizatzen ditugunean, sarritan ikusiko dugun terminoa da 4.0 delakoa.

2011ko teknologia industrialaren inguruan ospatzen den Hannoverreko ferian erabili zen lehen aldiz, eta ondotik 2013. urtean aditu eta ikertzaile talde batek aurkeztu eta defendatu zuen. 2014an, alemaniar gobernuak bere egin zuen estrategia hau, bere industria garapenerako politiketan kontuan izanez.

Industria 4.0 kontzeptuak, izen desberdinak ere hartu ohi ditu; hola non, industria adimentsua edota industriaren laugarren iraultza industriala. Industriaren historian, pausu esanguratsuenak iraultza izenarekin mugarri garrantzitsutzat kontsideratu izan bagenitu, lehena lurrun makinaren garapena litzateke, bigarrena elektrizitatea industri arloan aplikatzea eta honen aprobetxamendua fabrikazio prozesuen hobekuntzan erabiltzea, eta hirugarrena produkzio prozesuen automatizazioa bera.

Gaur egungo konektibitateak industri produkzio prozesuetan dakartzan onurak aprobetxatzen jakinez gero, industrian laugarren iraultza iritsiko litzatekeela esaten da, hortik beraz 4.0 izena. Kontuan edukitzekoa da, gailu elektroniko eta internetak berak, mundu eta aukera berriak zabaldu dituztela, bai banakakoentzat bai eta jarduera industrialari begira ere. Dena den, produkzio mailan, oraindik, guzti honek ekartzen dituen onura guztiak ustiatu gabe daudela dirudi… Momenturo makina desberdinek sortzen dituzten datu guztiak jaso eta hauen irakurketa eta analisitik aukera desberdinak sortzen dira.

EAEko, Gipuzkoako eta Tolosaldeko enpresa guztietan, ez da agian aplikagarri, 4.0 kontzeptua bera, eta puntu horretara iritsi aurreko produkzioa hobetzeko aurretikako ekimenak egon badaude.

Dena den, guztiok ere kontuan izan beharrekoa, 2.0; 3.0 edota 4.0 mailetan egon arren, EIKT elektronika, informazio eta komunikazio teknologiek eragin zuzena izan dezaketela edozein prozesu produktiboen hobekuntzetan, eta adi egotea komeni zaigula kasu bakoitzak bere neurrian, hauen erabilpena zer nola aprobetxatu daiteken ikusi, eta ondoren gure enpresetan garapen hauen erabilpenak abian jartzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!