Tolosaldea Garatzeneko turismo sailak honako lan ildoak ditu:
LEHIAKORTASUNA:
Turismo sektoreko enpresei, lehiakorragoak izan daitezen laguntzeko formazio programak ditugu martxan.
SUSTAPEN ETA MERKATURATZEA:
Eskualdearen eta bertako enpresa eta eragile ezberdinen promozioa egitea.
INFORMAZIO ETA HARRERA:
Turista baten esperientzia ona bada, hori izaten omen da promoziorik onena; ahoz aho luzatzen dena. Hori dela eta, turistari harrera egiteko eskualdeko turismo bulegoa Tolosan kokatzen da eta informazio puntua berriz Txindokiko Itzalean, Abaltzisketan.
PRODUKTU TURISTIKOAK:
Tolosaldea destino turistiko erakargarri bat izateko turismo proiektuak sustatzea. Gastronomia, gure eskualdea desberdintzen duen elementu garratzitsuenetarikoa izanik, honen sustapenerako sortutako
Tolosa Gourmet Kluba da proiektu estrategikoena:
Tolosa Gourmet Produktu Kluba, sektore publiko eta pribatuaren arteko borondatezko elkartea da, eta Tolosaldea eskualdean gastronomiarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuen eskaintza guztia antolatu eta egituratzea, ekitaldiak eta bestelako ekintzak antolatuz turismo-jarduera dinamizatzea, eta turistei kalitatezko zerbitzua bermatuz gastronomiari lotutako turismo-fluxuak handitzea du xede.
Klubaren helburu nagusia da Tolosaldean turismo gastronomikoaren garapena modu egituratuan eta eskariaren itxaropenen arabera sustatzea. Tolosaldea Eskualdeko Turismoaren Kudeaketarako Entitateak (Tolosaldea Garatzen S.A.) koordinatzen du ekimen hau eskualdeko sektore pribatua oinarri izanik.
Azken helburu hau lortzea ahalbidetzen duten beste helburu zehatzagoen bitartez garatuko da. Hona helburu horiek zeintzuk diren:
• Turismo gastronomikoari lotutako eskaintza turistikoa produktu-irizpide batzuen arabera antolatzea.
• Produktu turistiko gastronomikoa antolatu, kudeatu eta sustatzeko metodoak izatea, kudeaketa-lana eta eskualde barruan sustatzea erraztuz.
• Inplikatutako eragile publiko eta pribatu ezberdinen arteko batasuna bultzatzea, denentzako onura lortzeko.
• Turismo gastronomikoan merkatura zuzendutako eta beste jomuga lehiakide batzuetatik bereizitako kalitatezko eskaintza turistiko espezializatua ziurtatzea.
• Gastronomiari lotutako enpresa edo zerbitzuei produktuen estandarrak ematea, beren zerbitzuak eta bezeroen beharrak eta itxaropenak bat etor daitezen.
Tolosaldeko turismo gastronomikoa sustatzea Tolosa Gourmet gastronomia-turismoaren Produktu Klubaren marka bakarrarekin, eskualdearen segmentu honetako irudia bultza dadin, eta merkatuak eskaintzen dituen aukera guztiak kudeatzea.
Tolosaldean turismo enogastronomikoa sustatzeko kluba ondorengo enpresek osatzen dute:
Ze onura dituzte atxikituek?
• www.tolosaldea.eus webgunean presentzia nabarmendua.
• Promozio euskarrietan agertzea:
- Tolosa Gourmet, zaporeen lilura liburuxkak jasotzen du Tolosaldeko turismo
enogastronomikoaren eskaintza osoa.
- Goierri-Tolosaldea gida.
Liburuxka hauek Goierri, Tolosaldea eta Donostiako turismo bulegoetan banatzeaz gain, Tolosaldea parte-hartzen duen Turismo azoketara eramaten dira (Madril, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Barakaldo, Valladolid, Irun).
• Produktu turistikoa sortzerako garaian, ahokularitza eta lehentasuna.
• Komertzializazio ekintzetan, lehentasuna.
• Diru laguntzen kudeaketarako laguntza.
• Tolosaldea Garatzenek antolatzen dituen ekimenetan lehentasuna.
• Press eta fam-trip-ak hartzeko lehentasuna.
2017ko ekintza nagusiak:
· Zaporeen lilura, turismo gastronomikoaren eskaintza biltzen duen liburuxka.
· Basque Fest azokan stand-a eta kata espresak.
· Bertako produktuak jatetxe eta tabernetan balioan jartzeko proiektua.
· Turismo produktuen komertzializazioa: www.sansebastianreservas.com.
· Bisita teknikoa Ezpeleta eta inguruetara iralean.
· SAGARDOFEST ekitaldia, ekainaren 8, 9 eta 10ean.
Zuk ere ekimen honen parte izan nahi al duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan:
INFO+: garmendia@tolosaldea.eus edo 943 654 501