Tolosaldea Garatzenek Lehiberri Zentroan duen Enpresa Haztegian ekintzaile berrien esku zazpi haztegi jartzen ditu beraien enpresa egitasmoak kokatzeko. Haztegi hauek oinarrizko baliabide material eta zerbitzu amankomunez hornituta daude, ekintzaile berrien egitasmoak bertan kokatu ahal izateko hasierako hiru urteetan.
Haztegiaren helburu nagusienak enpresa berrien sorrera eta kokapena erraztea da, lanpostu berrien sorrera, lanerako ingurumari egoki baten eskaintza, eta, azken finean, enpresaren lehiakortasun aukerak handiagotzea dira.
Haztegi bakoitza bi lanposturako egokitutako bulego bat da. Horrez gain, haztegietako erabiltzaileentzat eskuragarri daude bi bilera-gela, bezero, hornitzaile zein kolaboratzaile desberdinekin lan bilerak egiteko. Halaber, haztegi bakoitzak wifia, sarbide independientea eta pertsonalizatua dauka eguneko 24 orduetan, norbanako txartel magnetiko bitartez.
Enpresa Haztegia 2013.urtean martxan jarri zenez gero bederatzi enpresa desberdinen kokalekua izan da eta gaur egun bere betetze maila %100koa ondoko zazpi enpresa hauekin.
Lehiberri Zentroko Enpresa Haztegiak izan duen arrakasta eta eskaera ikusirik bigarren fase bat aurrera eraman eta haztegi berriak sortzeko aukerak aztertzen ari da une honetan Tolosaldea Garatzen.
Honez gain, Tolosaldea Garatzenek Apatta-Errekako Tailsa-ren bulegoetan ere baditu azalera handiagoko espazioak eskualdeko ekintzaileen eskura.
Enpresa edota jarduera ekonomiko bat sortzear bazaude, edota azkeneko 12 hilabeteetan sortu baduzu, jarri harremanetan Tolosaldea Garatzenekin (zubeldia@tolosaldea.eus), haztegietan kokatzeko dagoen aukera ezagutzeko edota zure enpresa egitasmoari buruz hitz egiteko.
Gainera, gogoratu Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailak enpresa proiektu bat sortu nahian dabilen pertsonari, egitasmoa aurrera eramateko behar duen laguntza guztia eskaintzen diola. Tutoretza pertsonalizatuaren bidez ematen da aholkularitza eta tutoretza hori arduratzen da enpresa ideia, aldagai garrantzitsuak, arriskuak, eta abar aztertzeaz.
Ideiaren bideragarritasuna enpresa planaren bidez landu ondoren, enpresa abian jartzeko behar den finantzaketa bilatzera jotzen da eta enpresa abian jartzeko izapideak aurrera eramaten dira.
Zerbitzuaren helburuen artean azpimarratzekoak dira:
•Ekintzaileei informazioa eta aholkularitza eskaintzea, negozio txikiak abian jartzeko.
• Mikroenpresak eratzeari eta autoenpleguari prestakuntza eta laguntza eskaintzea.
• Autoenplegu zerbitzuaren bidez sortutako enpresei jarraipena egitea.
• Etorkizuneko enpresariekin administrazio eta kudeaketa mailako oinarrizko gaitasunak lantzea.
• Autoenplegua lan ekimentzat bultzatzea.
2016. urteko datuak
Sortutako enpresa berriak. 42.
Lanpostuak. 76.
Egindako inbertsioa. 2.588.679,00 euro.
Artatutako lagunak. 196.
Aztertutako proiektuak. 51.