Besteak beste, erakunde publiko desberdinek irekita dituzten diru laguntza lerroak ezagutara ematen ditu.
DIRU LAGUNTZA LERROAK
BERRIKUNTZA KUDEAKETA HOBETZEKO…
Innobideak Kudeabide. Kudeaketa aurreratuko metodologia eta proiektuak martxan jartzeko helburuko diru laguntzak (SPRI).
BERRIKUNTZA MERKATU ETA PRODUKTUEN DIBERTSIFIKAZIORAKO…
Innobideak Lehiabide. Merkatu edota produktu berrien garapenean dibertsifikazioa lortzeko helburudun diru laguntzak (SPRI).
Produktuen Berrikuntza. I+G+b jardueretan produktu berriak garatzen amaitu, industrializatu eta merkaturatzeko diru laguntzak (Gipuzkoako Foru Aldundia).
PERTSONEN PARTEHARTZEA SUSTATZEKO…
Innobideak Pertsonak. Enpresen pertsonen parte-hartzea sustatzeko diagnosiak egiteko eta plangintzak martxan jartzeko diru laguntzak (SPRI).
INDUSTRIAN IKT-en ERABILPENA BULTZATZEKO…
Industria Digitala. Fabrikazio enpresentan teknologia hauek txertatzeko eginiko ekintzak finantziatzeko diru laguntzak (SPRI).
10 LANGILETIK BEHERAKO ENPRESETAN IKT-ak EZARTZEKO LAGUNTZAK…
Mikroenpresa digitala. Enpresa txikietan IKTak ezartzeko aholkularien zerbitzua (SPRI).
INDUSTRIA 4.0 ARLOAN ENPRESAK PROIEKTUAK GARATZEKO…
Basque Industry 4.0. Fabrikazio aurreratuaren hobekuntzara bideratutako industria 4.0 arloko proiektuak garatzeko diru laguntzak (SPRI).
Gipuzkoa 4.0 bonu teknologikoak. Fabrikazio aurreratuko eta industria 4.0 eredua txertatu dezaten, enpresa txiki eta ertainetan proiektuak garatzeko diru laguntzak (Gipuzkoako Foru Aldundia).
ENPRESA INDUSTRIALETAN INBERTSIO BERRIAK BURUTZEKO…
Gauzatu industria. Inbertsio berriak industria arloko jardueretan finantziatzeko diru aurrerakinak (SPRI).
NAZIOARTEKOTZE PROZESUAK BULTZATZEKO…
Gauzatu kanpo ezarpenak. Atzerriko enpresetan ezarpen produktiboak edo komertzialak ezartzeko diru aurrerakinak (SPRI).
INDUSTRI MAKINERIA EROSTEKO…
Renove Maquinaria. Lan segurtasuna eta modernizaziora bideratutako makineria industrialaren inbertsiora bideratutako diru laguntzak (SPRI).
ESKULANGINTZA SUSTATZEKO PLANA…
Eskulangintza programa. Eskulangintza enpresa eta erakundeetan azoketako parte-hartze, sustapen material eta inbertsioak burutzeko diru laguntzak (GFA).
LEHIBERRI FOROA
Enpresen lehiakortasunaren sustapenean lagundu ahal izateko, Tolosaldea Garatzeneko enpresa sailak ezinbesteko deritzo enpresen lankindetza eta konplizitatea izateari. Horretarako 62 enpresek gertuagotik dihardute lanean Tolosaldea Garatzeneko proiektuetan, Forora atxikituta dauden enpresa eredupean.
Enpresa zerbitzutik Lehiberri Foroko enpresekin eta eskualdeko beste enpresa interesatu guztiekin hainbat lan ildo bideratzen dira honako lan ardatzetan egituratuta.
• Formazioa.
• Nazioartekotzea.
• Lankidetza.
• Dibertsifikazioa eta barnekintzailetasuna.
Izan ere, bide honetatik erantzun baitakieke gure enpresen egungo erronka nagusienei: kalitatezko enplegu iraunkorra sortzeko gaitasuna lortzea eta merkatuaren gaur egungo moldeetan lehiatzeko neurri egokia bereganatzea.
Informazio gehiago: lehiberri@tolosaldea.eus e-mail-ean, www.lehiberri.eus webgunean eta 943 654501 luzapena2 telefonoan.