Ilarra izango da protagonista Tolosa Gourmeteko jatetxe eta pintxo tabernetan, ekainean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko ekainaren 2a

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz 'Sukaldeko gure kuttunak' ekimena jarria dute martxan.

Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan perla berdea aurkeztuko digute gure jatetxeen prestaketetan.

Ilarra, urte sasoi honetan errege bihurtzen dena denbora gutxirako. Baratzeko perla berdea, geroz eta txikiagoa, geroz eta gehiago maitatzen dena. Urdaiazpikoa da gehienetan laguntzailerik aukeratuena, baina arrautza ere lagun du askotan, malko ilarra izan daiteke, edo ilar handixeagoa, galeperra edo foie-arekin lagundua ere aurkeztu digute edo patatekin, betiko modura. Gure platera berdez beteko diguten bederatzi aukera ezberdin.

EKAINA

1. BOTARRI (Tolosa) Barazki salteatua malko ilar eta urdaiazpiko kurruskariarekin.

2. DENAK (Tolosa) Ilarrak urdaiazpikoarekin eta tipularekin

3. IKATZA (Tolosa) Ilarren salteatua baratxuri, urdaiazpiko eta galeperraren arrautzarekin.

4. IRIARTE (Berrobi) Malko ilarra 60ºtara eginiko arrautzarekin.

5. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa)

Ilarrak patatekin.

6. ORBELA (Tolosa) Ilarrak urdaiazpikoarekin.

7. PATXINE (Asteasu) Ilarrak urdaiazpiko eta arrautzarekin.

8. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil) Garaiko ilarrak foierekin.

9. ROUTE 33 (Alegia) Ilarrak arrautza eskalfatuarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!