Autonomia erkidego horretan administrazio publikoak bultzatutako hainbat energia proiektuak ezagutzeko, eta bataz beste, pobrezia energetikoa, energia komertzializazioa, hotz-bero eta elektrizitate sareak.
Misioaren agendak hainbat bilera ospatu ditu, Bartzelonako Udaleko alkate ordezkoarekin, hiriburuko Energia Agentziarekin, Rubiko Udalarekin eta Gironan, Oloteko Udalaren hotz-bero eta elektrizitate (trigenerazioa) hornikuntza sarea gertutik ikusten egon da.
Tolosaldea Garatzenen eskualdeko udalekin bat garatzen ari den PIZTU TOLOSALDEA energia estrategiaren barruan kokatzen da bidaia hau, hirugarren lan urte honetan antolatzen diren ekintzen artean hain zuzen ere.
2017. urtean zehar zenbait azterketa lan burutuko dituzte: eraikin publiko zein industrialetan sorkuntza fotovoltaikoaren potentziala eta baso publikoen biomasa potentziala ere. Kalteberatasun energetikoak leku azpimarragarria du PIZTU programaren agendan eta, hortaz, Kataluniako administrazioa burutzen ari den lan aitzindaria ezagutzeko nahia eta, bestetik, baita Rubi bezalako udalek energiari buruzko sentsibilizazio programak abian ipintzerako orduan lortu duten herritarren partaidetza handiaren oinarriak ezagutzea ere.
Informazio eta ezagutza trukaketa hau, administrazio publikotik eta eskualdeko herritarrekin eta jarduera ekonomikoekin lankidetzan, proiektu eta programa berriak bultzatzeko baliogarria izango da, eskualdeko indikatzaile energetikoak hobetuz.
Izan ere, eskualdean gastatzen den energiaren %98a kanpotik dator eta beraz, %2a bakarrik dator bertan sortzen den energia berriztagarrietatik. Honek, kalteberatasun egoera larrian kokatzen du eskualdea eta ezinbestekoa da energia politika bateratu bat aurrera eramatea Tolosaldean; bai energia aurrezpenetik datozen eta baita energia berriztagarrien sorkuntzatik datozen ekimenak martxan jarriz eta sustatuz.