Maiatzak 21, Aniztasun Kulturalaren Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko maiatzaren 12a

2001eko UNESCOren Aniztasun Kulturalaren adierazpen unibertsalaren ondoren, Nazio Batuen Batzar orokorrak maiatzak 21 «Elkarrizketa eta garapenerako Aniztasun Kulturalaren Egun» izendatu zuen (57/249 ebazpena).

Egun horrek aniztasun kulturalak zer suposatzen duen hausnartzeko aukera ematen digu, elkarrekin hobeto bizitzeko.

Beti ere giza eskubideak errespetatuz, kulturak gizarte bateko pertsonak eguneroko bizitzan partekatzen dituzten hainbat ezaugarri, ekintza, balore eta ikuspegi uztartzen dituzte. Kultura guztiek hainbat forma agertzen dituzte denboran zehar eta espazio ezberdinetan. Kultura aniztasuna beraz, ezinbestean gizakiaren parte da.

Egun Tolosaldeko parte diren kultura eta errealitate ezagutzeko asmoarekin hainbat ekintza antolatu dira eskualdean. Hona hemen zenbait:

'Maiatza Borrokan' Saharar herria ezagutzeko Anoeta, Ikaztegieta, Villabona, eta Tolosan.

'El viaje de Kalilu' Gambiatik Europarako migrazioa agertzen duen liburuaren aurkezpena Tolosan apirilaren 25ean izan zen.

'En tránsito' Anoetan apirilaren 28an, Nikaragua eta Hondurasen geratzen diren emakume migratzaileen seme-alaben eguneroko bizitza agertzen duen dokumentala.

'Fatima' Filma Alegian, jatorri marokiarreko emakumea eta bere alaben arteko harremana Europan. Txirikorda afrikarrak egiten ikasteko tailerra Alegian, maiatzaren 5ean.

'Genero islamofobia' Tailerra Tolosako kultur etxean maiatzak 6an. Edo hizkuntzan (Nigeria), euskarara itzulita, ipuin kontaketa Alegiako liburutegian, maiatzaren 10ean 17:00etan Udaberriko egitarauaren barruan.

'Nik ere baditut ikasketak, nola homologatu?' Saioa maiatzaren 13an 17:00etan Tolosako kultur etxean.

'Ekuatore Gineako ipuinak eta jokoak' Ibarrako Garagunen 15:30ean maiatzaren 17an.

'Guretzako' Emakume taldeko emakumeen bisita Topic museora maiatzaren 21ean, 12:00etan.

'Etxeko langileak, eskubideak eta aukerak' Hitzaldia Tolosako kultur etxean 17:00etan maiatzaren 27an.

'Neskatoak' Dokumentala Zizurkilen, ekainaren 21ean 19:30ean Plazida Otañoko balioaniztun gelan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!