Maiatzean, Tolosa Gourmeteko jatetxe eta pintxo tabernetan letxuga izango da protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko maiatzaren 5a

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz Sukaldeko gure kuttunak ekimena jarri dute martxan.

Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan gure baratzetako letxuga izango da protagonista.

Letxuga, udaberrian jada gustura jaten den barazki freskoa. Baratzetik hartu berria den letxugaren krask hotsa baina ezer atseginagorik ba ote da? Entsaladetako oinarria, haragien laguntzaile, betiko entsalada hornituari konpetentzia gutxi egin ahal zaio produktu guztiak freskoak eta garaikoak badira. Baina guztientzako aukerak eskaintzen dira, izokin eta Roquefortarekin, gulekin, ganboiekin, bakailaoarekin…

MAIATZA

1. BETI ALAI (Tolosa). Askotariko entsalada.

2. BOTARRI (Tolosa). Entsalada berdea.

3. DENAK (Tolosa). Letxuga kras-krasekin eta típula potxatu karamelizatuarekin.

4. IKATZA(Tolosa). Letxuga desberdinekin eginiko entsalada, bakailaoarekin.

5. IRIARTE (Berrobi). Entsalada hornitua.

6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa). Entsalada.

7. ORBELA (Tolosa). Izokin eta Roquefort entsalada.

8. PATXINE (Asteasu). Entsalada epela.

9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil). Entsalada hornitua.

10. ROUTE 33 (Alegia). Otarrainxka, ganboi eta gula entsalada epela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!