Marketing digitaleko arrakasta hemen hasten da

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko apirilaren 28a

Aro digitalean bete-betean sartuta gauden garai honetan marketing digitalaren aukerak sakondu nahi ditugu ekintzaile berriek beraien negozioa hazteko dauzkaten aukerak jorratzeko. Honetarako, ekintzaile berri nahiz mikroenpresa berriei zuzendutako Maiatza Digitala ekimena martxan jarri dugu.

Saio hauekin Marketing Digitaleko oinarrizko erremintak ezagutuko dituzu zure profil profesionala edo zure negozioa hobetzeko. Ikastaroan izango ditugu teknologia-oinarrien eta mundu digitalaren gaineko edukiak, SEO-a, merkataritza elektronikoa eta sare sozialetako marketina. Gainera, marketin digitaleko zure berezko estrategia sortzen erakutsiko dizugu.

Astean behin 09:30etik 11:00etara LEHIBERRI ZENTROAN.

1. MARKETING DIGITALEKO OINARRI BASIKOAK (2017-05-03)

Marketing digitaleko oinarri basikoak ezagutu, eta ikasi nola baliatzen den teknologia berriez arrakasta edukitzeko

2. NIRE ONLINE DENDA - E-COMMERCE (2017-05-10)

Ulertu itzazu zer diren merkataritza elektronikoa eta arrakasta izateko gakoak: salmenta tunela, salmenta gurutzatuak, etab.

3. BILATZAILEENGANAKO KOKAPENA (SEO) (2017-05-19)

SEO-ko kontzeptu gakoak ikas itzatzu, zure web orrialdea ondo kokatzeko bilatzaileetan.

4. OSPE DIGITALA ETA SARE SOZIALAK (2017-05-24)

Sare sozialetan murgildu zaitez bere funtzionaltasunen arabera eta behar diren marketineko ekintzak ezagutu itzazu.


Doan. Izen ematea beharrezkoa da.
Tolosaldea Garatzen, S.A:
   943654501

   zubeldia@tolosaldea.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!