Idiazabal gazta protagonista Tolosa Gourmeteko jatetxe eta pintxo tabernetan, apirilean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko apirilaren 7a

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz Sukaldeko gure kuttunak ekimena jarri dute martxan.

Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan esaterako, denek, Idiazabal gazta izango dute bezeroarentzako eskaintza gisa.

Idiazabal gazta, euskal produktu ezagunenetako bat da, mundu mailako fama duen Jatorri izendapendun gazta. Ardi latxaren esne gordinarekin egindako gazta mota, sukaldean erabiltzeko mila aukera eskaintzen dituen produktua da. Bere horretan, errea, kreman…

APIRILA

1. BETI ALAI (Tolosa). Gazta irasagarrekin.

2. BOTARRI (Tolosa). Idiazabal gazta kaneloia, irasagar eta intxaurrekin.

3. DENAK (Tolosa). Urdaiazpiko sanjakoboa Idiazabal gaztarekin.

4. IKATZA(Tolosa). Kalabazin, perretxiko, piper gorri eta Idiazabal gaztaz eginiko tinbala.

5. IRIARTE (Berrobi). Idiazabal gazta suflea, fruitu gorri eta gazta izozkiarekin.

6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa). Idiazabal gazta irasagar eta intxaurrekin.

7. ORBELA (Tolosa). Brick-a Idiazabal gaztaz eginiko bexamelarekin.

8. PATXINE (Asteasu). Idiazabal gazta.

9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil). Gazta irasagarrarekin.

10. ROUTE 33 (Alegia). Gazta irasagar eta intxaurrekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!