Jakin badakigu, azken hilabeteotan komunikabideetan sarritan entzun ohi dugun moduan, energiaren kostua, lehiakortasun faktore garrantzitsua dela industria sektorearentzat. Europar Batasuneko herrialde desberdinetan, enpresek oso kostu desberdinetan lortzen dute energía, araudiak eta tarifikazio sistemak ere oso desberdinak baitira. Horrela, energia lortzeko menpekotasuna murriztu eta bakoitzak autogenerazioara bideratutako energia produkzio sistemak izatea, kostuak murriztuz lehiakorrago izateko bideetako bat da zalantzarik gabe.
Gure eskualdeko enpresek kontsumitzen duten elektrizitatea jatorri berriztagarria izateko helburuarekin, Tolosaldeko industriaguneetako gainazaletan eguzki energia fotoboltaikoa sortzeko potentzialitatea aztertuko da. Izan ere, enpresa hauetan bertan behar dugun energia kokagune berean sortzeko aukera izanez gero, kanpoko dependentzia jaitsi genezake eta bide batez, elektrizitatearen prezio egonkorragoak eta lehiakorragoak lortu.
Energia berriztagarrietan espezializatua dagoen eskualdeko enpresa baten bitartez eta enpresa kopuru mugatu batentzako, kontsumo energetikoarekin lotutako eguzki plaka fotoboltaikoen inplantazioari buruz egungo legediak ematen dituen aukerak aztertuko dira era pertsonalizatuan.
Programa honetan parte hartzen duten enpresek eguzki indar fotoboltaikoari buruzko informazioa eskuratzeko aukera izango dute: kostuak, energi prezioa, autokontsumoa, legedia, enpresarentzako kosturik ez daukan plaken instalakuntza, etab.
Zerbitzu hau dohainik eskainiko zaie Tolosaldean kokatuta dauden zentro produktiboei, beti ere kopuru mugatuan eta Lehiberri Forora atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena emateko orduan.
Informazio gehiago www.lehiberri.eus edota 943 654 501 telefono zenbakira deituta jaso ahal izango duzue.