Gazteentzako laneratze programak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko martxoaren 17a

Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Sailak bi ikastaro antolatu ditu, adin tarte eta ikasketa maila ezberdineko jendearentzako.

TXERTATU: 16-30 urte arteko gazteentzako.

Ikasketa arautuan ikasketak bukatu gabeko gazteak, batxilergoa, unibertsitatea utzi dutenak edo gehienez goi mailako Lanbide heziketa ziklo bat dutenentzako. IKASTAROA MARTXOAREN 27an hasten da.

HAZILAN programa: 20 eta 45 urte artekoentzako. Goi mailako Lanbide heziketa, lizentziatura edo doktoretza egina dutenentzako. Lehenengo fasean konfiantza lantzeko ariketak lantzen dira (80 ordu) eta ondoren enpresetan praktikak egiteko aukera dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!