I+g+b aktibitatearengatiko dedukzio fiskalak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko martxoaren 15a

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik bere ardatz estrategikoetako batean, formakuntzan, Tolosaldeko enpresentzako Kudeaketa Eskola bat sortu du, helburua zonaldeko industria sareko lehiakortasuna hobetzea delarik.

Jardunaldiak enpresak I+G+b jarduerengatik lor ditzakeen dedukzio fiskalen araudi eta prozedura ezagutzea du helburutzat.

Administrazio ezberdinek araudi fiskaleaneskeintzen dituzten aukerak eta berrikuntzak ezagutzean datza jardunaldia. Bertan, hainbat atal praktiko landuko dira I+G+b gastuaren zerga oinarria kalkulatzeko sozietateen gaineko zergari dagokionez.

Honetaz gain, enpresak berrikuntza aktibitate baten testuinguruan (Patent Box) sortutako patenteen lagapen eta beste aktibo ukiezinek sortutako irabaziei buruz erregimen fiskal berriak ematen dituen abantailak azalduko dira.

Edukia:

o Sarrera eta jardunaldiaren helburuak.

o Oinarrizko ideiak.

o Marko Fiskal ezargarria.

o Dedukzio oinarriaren kalkulua.

o I+G+b aktibitatearen egiaztatze prozedura

o I+G+b gastuen trataera kontablea.

o Kasu praktikoak.

o Patent Box– Aktibo ukiezinetiko irabazien murriztapena.

o Azken ondorioak.

Eguna: Martxoaren 30a, osteguna

Ordua: 9.30 – 14.00

Hizlaria: Nerea Calleja – iTEC

Lekua: LEHIBERRI Zentroa, Apatta-erreka Industrigunea 1, Tolosa I

Izen emateko azken eguna: Martxoaren 27a. LEHIBERRI ZENTROra atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Partehartzea sarrera-hurrenkeraren arabera. Printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bat. Partaide kopurua mugatua izango da; 943654501 telefonora deitu edo lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!