Martxoak 21, Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko martxoaren 10a

Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Sharperville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.

Egun Tolosaldean jarrera matxistak aurki ditzakegun bezala, «beste»-tzat, kanpokotzat edota ezberdintzat hartzen ditugunen aurka hainbat jarrera arrazista eta xenofobo topatzen ditugu.

Tolosaldeko hainbat udalek, Emakumeen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta jatorri ezberdinetako emakume anitzekin lotutako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, jarrera diskriminatzaile eta zurrumurruei aurre egiteko. Jarraian hautako zenbait izendatuko ditugu:

Villabonan, martxoaren 3an En transito dokumentalaren emanaldia izan zen, non Europara migratzen duten milaka emakume latino amerikarren errealitatera beraien seme-alabekin duten harreman transnazional horren ondorioak islatzen diren.

Neskatoak dokumentala Anoetan martxoaren 6an. Baztango emakume anitzek euren etxea utzi eta Ipar Euskal Herrira zein Frantziako bertze hainbat tokitara joan behar izan zuten neskame edo neskato lanetan aritzera. Maiz, mendiz joan ziren, gordeka. Frankismoaren urterik gogorrenak ziren. Ipar Euskal Herriko hoteletan eta jatetxeetan aritu ziren lanean, baina baita etxe partikularretan ere, interna moduan, 12 edo 14 orduko lanaldiak egiten zituzten, pasaporterik gabe, lanerako baimenik gabe eta frantsesik jakin gabe.

Gaur egungo migrazio-prozesuetan bezala, emakumeek paper oso aktiboa izan zuten orduko gizartean, bertan gelditzen ziren gurasoei eta etxekoei ekonomikoki berebiziko laguntza eman baitzieten.

Hurrengo egunetarako

Booloo elkarte Senegaldarra Berastegiko gazte festetan izango da martxoaren 18an.

Martxoaren 19an Xenofobia eta Arrazakeriaren aurkako martxa egingo da Pasaiatik Donostiara goizeko 11:30ean.

Tolosan Compañeras de viaje dokumentala emango da martxoaren 25ean 17:00etan Tolosako kultur etxean. Dokumentalean amatasuna distanziara; pertsona zaintzaileen papera jatorrizko herrialdeetan; familiaren berelkartzea; zaintza kate globalak...gaiak jorratzen dira.

Fatima filma Alegian ikusgai izango da, martxoaren 28an, asteartean, 19:00etan Elizpe zinean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!